Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
292

ERABAKIA, 1999ko urtarrilaren 12koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogak zuzenduko dituen Epaimahaia ezagutzera eman, azterketetan erabil daitezkeen ariketa motak azaldu eta azterketen egutegia zehazten duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 1998ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez (EHAA, 1998-11-23; 223 zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egin zuen. Froga hauek zuzenduko dituen Epaimahaia ezagutzera ematen da Erabaki honen bidez.

Era berean, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketetan erabil daitezkeen ariketa motak azaltzen dira. (Ikus eranskina).

Bestalde, aipatu azterketen egunak, lekuak eta orduak zehazten dira. Gauzak horrela,

ERABAKI DUT:

1.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 1998ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez (EHAA, 1998-11-23; 223 zk.), deitutako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogak zuzenduko dituen Epaimahaia ezagutzera ematea.

Epaimahaiburua: Mari Jose Arrieta Sagarna eta ordezkoa Xabier Larrañaga Padilla.

Idazkaria: M.ª Jesús Sánchez Castañares eta ordezkoa Begoña Pujana Barrenetxea.

Bokalak: Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta ordezkoa José Mario Jiménez Gochicoa.

Carlos Azkuenaga Oleagoitia eta ordezkoa M. Elena Lasa Zulueta.

Ramon Sorarrain Tolosa eta ordezkoa Ignacio J. Etxebarria Etxeita.

2.– Aipatu frogetan erabil daitezkeen ariketa motak azaltzea. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze Zerbitzuak erabakiko du hizkuntza eskakizun bakoitzean eskatutako trebetasunak egiaztatzeko erabiliko den ariketa multzoa. (Ikus eranskina).

3.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen egunak, lekuak eta orduak zehaztea. Saioak honako egutegi honen arabera burutuko dira: Araba.

1. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 2.

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Pedro Asua, z/g.

Vitoria-Gasteiz.

2. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 3 (Atik Lra).

Eguna: otsailak 4 (Mtik Zra).

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Pedro Asua, z/g.

Vitoria-Gasteiz.

3. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 5.

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Pedro Asua, z/g.

Vitoria-Gasteiz.

4. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 9 (Idatzizko froga).

Eguna: otsailak 16 (Ahozko froga. Bakarrik idatzizkoa gainditu dutenak).

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Pedro Asua, z/g.

Vitoria-Gasteiz.

Bizkaia.

1. Hizkuntza eskakizuna.

Eguna: otsailak 2.

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Abaro etorbidea, z/g.

Portugalete.

2. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 3 (Atik Hra).

Eguna: otsailak 4 (Itik Zra).

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Abaro etorbidea, z/g.

Portugalete.

3. Hizkuntza eskakizuna.

Eguna: otsailak 5.

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Abaro etorbidea, z/g.

Portugalete.

4. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 9 (Idatzizko froga).

Eguna: otsailak 16 (Ahozko froga. Bakarrik idatzizkoa gainditu dutenak).

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: UNED.

Abaro etorbidea, z/g.

Portugalete.

Gipuzkoa.

1. Hizkuntza eskakizuna.

Eguna: otsailak 2.

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: Miramar jauregia.

Miraconcha pasealekua, 48.

Donostia-San Sebastián.

2. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 3 (Atik Ira).

Eguna: otsailak 4 (Jtik Zra).

Ordua: Goizeko 9ak.

Lekua: Miramar jauregia.

Miraconcha pasealekua, 48.

Donostia-San Sebastián.

3. Hizkuntza Eskakizuna

Eguna: otsailak 5 (Atik Ira).

Eguna: otsailak 8 (Jtik Zra).

Ordua: Goizeko 9ak.

Lekua: Miramar jauregia.

Miraconcha pasealekua, 48.

Donostia-San Sebastián.

4. Hizkuntza Eskakizuna.

Eguna: otsailak 9 (Idatzizko froga).

Eguna: otsailak 16 (Ahozko froga. Bakarrik idatzizkoa gainditu dutenak).

Ordua: goizeko 9ak.

Lekua: Miramar jauregia.

Miraconcha pasealekua, 48.

Donostia-San Sebastián.

Azterketariek dagokien lekuan eta egunean egin beharko dute azterketa, eta onartu zaien hizkuntza eskakizuneko azterketa baino ezingo dute egin; besterik eginez gero, horren emaitzak ez luke baliorik izango.

Azterketa egiteko unean nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 12a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

ERANSKINA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNEN MAILAK EGIAZTATZEKO FROGETAN ERABIL DAITEZKEEN ARIKETA MOTAK

1. Hizkuntza eskakizuna:

– Entzumena: mintzamenaren bidez, ahozko frogan neurtuko da. – Mintzamena: elkarrizketa, galdera jakin eta zehatzei erantzunez.

– Irakurmena: testu bat irakurri eta gero ondoan adierazitako ariketaren bat edo batzuk egin. Hona hemen ariketak:

– Aukera anitzeko galderak.

– Egia-gezurra erantzun beharreko baieztapen-sorta.

– Hutsuneak betetzeko esaldi-sorta.

– Idazmena:

– Oharra idatzi.

– Imprimakia bete.

– Eskutitz laburra idatzi.

– Zerrendak edo inbentarioak egin.

2. Hizkuntza Eskakizuna.

– Entzumena: mintzamenaren bidez, ahozko frogan neurtuko da. – Mintzamena:

– Elkarrizketa, galdera jakin eta zehatzei erantzunez.

– Kontestualizaturiko elkarrizketa.

– Irakurmena: testu bat irakurri eta gero ondoan adierazitako ariketaren bat edo batzuk egin. Hona hemen ariketak:

– Aukera anitzeko galderak.

– Egia-gezurra erantzun beharreko baieztapen-sorta.

– Hutsuneak betetzeko esaldi-sorta.

– Idazmena: ondoren adierazitako ariketa bat edo batzuk:

– Oharra idatzi.

– Gonbitea idatzi.

– Eskutitz edo gutun ofiziala idatzi.

– Eskabidea edo eskaera idatzi.

3. Hizkuntza Eskakizuna.

– Entzumena: mintzamenaren bidez, ahozko frogan neurtuko da. – Mintzamena:

– Elkarrizketa librea.

– Gai baten azalpena.

– Irakurmena: testu bat irakurri eta gero ondoan adierazitako ariketaren bat edo batzuk egin. Hona hemen ariketak:

– Aukera anitzeko galderak.

– Egia-gezurra erantzun beharreko baieztapen-sorta.

– Hutsuneak betetzeko esaldi-sorta.

– Idazmena:

– Txostena idatzi.

– Bilera bateko akta idatzi.

– Eskutitza edo gutun ofiziala idatzi.

– Bilera baterako deia egin.

– Eskabidea edo eskaera idatzi.

– Egitaraua egin.

– Gai baten garapena.

4. Hizkuntza eskakizuna.

– Entzumena: mintzamenaren bidez, ahozko frogan neurtuko da. – Mintzamena:

– Elkarrizketa librea.

– Lanpostuari lotutako arloaren inguruko gai baten azalpena. – Irakurmena: testu bat irakurri eta gero ondoan adierazitako ariketaren bat edo batzuk egin. Hona hemen ariketak:

– Aukera anitzeko galderak.

– Testua berridatzi.

– Testua laburtu.

– Hutsuneak betetzeko esaldi-sorta.

– Idazmena:

– Lanpostuari lotutako arloaren inguruko gai baten azalpena. – Gai orokor baten azalpena.

– Sail edo administrazio-atal bateko eginkizunei buruzko txostena, akta edo eskutitza idatzi.


Azterketa dokumentala