Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
291

IRAGARPENA, Lan medikuntza arloko mediku espezialista baten lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketa baten deialdiarena.

Diputatuen Kontseiluak, 1998ko abenduaren 15ean eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:

1998ko azaroaren 17an Diputatuen Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez (1998ko azaroaren 27ko 227 zk. GAO, eta 1998ko abenduaren 7ko 233 zk. EHA), Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan eskaintza publikoa onartu zen, Lan Medikuntzan Mediku espezialista baten lanpostu baten deialdia aurreikusten zelarik.

Hori dela eta, langileen ordezkariak entzun ondoren, Lehendakaritza Departamentuko titularrak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak

— Ordezkaritza sindikalak izendatutako langileen ordezkari bat.

— Euskararen ezagutza baloratzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat izendatuko da.

Idazkaria: Lehendakaritza Departamentuko idazkari teknikoa titular gisa, eta Idazkaritza horretako teknikari bat ordezko gisa.

Epaimahaiko kideak Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuak izendatuko ditu eta horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, lehenengo ariketarako deialdiarekin batera.

Bidezko irizten badio, edozein probatako gaian adituak direnen aholkua eska dezake epaimahaiak.

Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legeko 28. artikuluan azaldutako egoeraren bat gertatuz gero, epaimahaikoek ezingo dute parte hartu eta Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuari egoera horren berri eman beharko diote. Beste aldetik, izangaien eskubidea izango da haiek ezestea.

Epaimahaiko kide guztiek, idazkariak salbu, hitza eta botoa izango dute. Epaimahaiaren erabakiak bertaratutakoen gehiengoaren botoekin hartuko dira eta, berdinketa gertatuz gero, lehendakari gisa ari denak ebatziko du. Ez daudenean ez titularra ez ordezkoa, adin gehieneko kidea arituko da lehendakari gisa.

Epaimahaiak ezin du ez bere burua eratu ez jardun, lehendakaria, idazkaria eta, gutxienez, kideen erdia bertaratzen ez badira.

8.– Deialdiak, jakinarazpenak eta informazioa.-

Lehen ariketa egiteko deia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Prozedura honek sor litzakeen gainerako komunikazio eta jakinarazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko iragarki taulan argitaratuko dira.

Deialdi honen informazio orokorra interesatuen eskura ondorengo helbide honetan egongo da:

Antolakuntza, Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzua.

Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Plaza, z/g. 20004-Donostia-San Sebastián.

Telefonoak: 943 482386 - 943 482347.

Internet-eko Web orria: www.gipuzkoa.net/empleo-publico.

9.– Oposizioaldiko ariketak.-

Fase honetako ariketak gehienez ere sei hilabeteko epean egingo dira.

Ariketa bat bukatzen denetik hurrengoa hasi bitartean gutxienez 72 orduko eta gehienez 45 egun naturaleko tartea egongo da.

Ariketa bakoitzeko dei bakarra izango dute izangaiek, nahikoa zuritutako eta epaimahaiak aukeran onartutako halabeharrak gertatzen direnean salbu.

Oharra: Izangaiak zein hurrenkeratan arituko diren erabakitzeko, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuko 17. artikulua beteko da.

Oposizio faseak honako ariketa hauek izango ditu:

Lehenengo Ariketa:

Nahitaezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat.

Bi zati izango ditu, eta bi zatiak gainditu beharko dira.

A) Aukerako erantzunak dituzten galdera sorta bat idatziz erantzutea; gaiak oinarri hauen I. eranskinean zehaztutakoak izango dira.

A) zati honek GAI edo EZ GAI kalifikazioa jasoko du.

B) II. eranskinean jasotako gai-zerrendako hiru gai idatziz garatu beharko dira. II. eranskina osatzen duten zati bakoitzeko gai bat garatu beharko da.

Ariketa honi 40 puntu emango zaizkio gehienez, eta gainditzeko gutxienez 20 puntu lortu behar dira.

Bigarren ariketa:

Nahitaezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat.

Deialdi honen II. eranskinean zehaztutako gaiekin zerikusia duten eta Epaimahaiak jartzen dituen arazo praktikoei irtenbidea eman beharko diete.

Ariketa honi 20 puntu emango zaizkio gehienez, eta gainditzeko gutxienez 10 lortu behar dira.

Hirugarren Ariketa:

Nahitaezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat.

Izangaiek, bete beharreko lanpostuaren giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko duten egokitasun maila neurtzeko zenbait proba egingo dira.

Epaimahaiak, halaber, elkarrizketa izan dezake izangai bakoitzarekin.

Ariketa honi 10 puntu emango zaizkio gehienez, eta gainditzeko gutxienez 5 puntu lortu behar dira.

10.– Euskara.-

Izangaien euskara maila baloratzeko proba batzuk egingo dira.

Deialdiaren 5. oinarrian adierazitako agirietako baten bat dutela esandako eran egiaztatzen duten izangaiek ez dute euskarako proba egingo.

Lanposturako nahitaezkoa izango da 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, «Gai» edo «Ez Gai» gisa baloratuko delarik.

Epaimahaiak erabakiko du oposizioaldiko zein unetan egin ariketa hau.

11.– Lehiaketaldia.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiak lehiaketaldira pasako dira eta hemen ondorengo merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, oinarrietan jarritakoaren arabera eskaeran aurkeztu badira eta Epaimahai Kalifikatzaileak eska ditzan unean behar beste egiaztatu badira:

— Bete nahi den lanpostuaren espezialitatean edota meidu klinikarekin zerikusia duten lanetan izangaiek duten lan esperientzia. Gehienez 12 puntu, 1,5 puntu urte oso bakoitzeko.

— Irakaskuntza kreditazioa duten zentroek edo osasun zentroek antolatu edo homologaturiko Laneko Medikuntza edota Medikuntza orokorreko prestakuntza nahiz hobekuntza ikastaroetan parte hartu izana.

Horretarako, ikastaro horietara joan izana, eman edo probetxatu izana dagokion ziurtagiriaz zuritu beharko da ezinbestez. Ziurtagiri horrek, ikastaroaren iraupena adieraziko du egun edo ordutan.

Gehienez 12 puntu emango dira, honako baremo honen arabera: – Gutxienez 10 orduko ikastaroak, gehienez 30 ordu arte: 0,10 puntu.

– Gutxienez 30 orduko ikastaroak, gehienez 60 ordu arte: 0,40 puntu.

– Gutxienez 60 orduko ikastaroak, gehienez 100 ordu arte: 1 puntu.

– 100 ordutik gorako ikastaroak: 2 puntu.

– Deialdiko lanpostuaren ezaugarriekin lotutako merezimenduak baloratuko dira, bereziki ofizialki aitortutako titulu eta espezialitateak, bekak edota prestakuntza-egonaldiak, baldin eta aurrean baloratu gabe geratu badira. Gehienez 6 puntu.

12.– Epaimahaiaren proposamena.-

Ariketa eta merezimenduen kalifikatzea amaitu ondoren, azken puntuazioko hurrenkeraren arabera, proposatutako izangaien izenak jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Puntuetan hainbanatuz gero, oposizio faseko ariketa praktikoan lortutako puntuen arabera erabakiko da. Berdinduta jarraituz gero, oposizioaldian lortutako azken puntuaketak erabakiko du.

Epaimahaiak ez du inola ere deitutako lanpostu kopurua baino izangai gehiago proposatuko.

Epaimahaiak bere proposamena igorriko dio Foru Aldundiko organo eskudunari, praktiketako funtzionarioaren izendapena egiteko hark bere proposamena egin dezan.

Aprobatutakoen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean, parte hartzeko 3. oinarrian zehaztutako baldintzen froga dokumentalak aurkeztuko ditu proposatua izan den izangaiak.

Halabeharrezko arrazoirik izan gabe, izangaiak ez badu adierazitako epean eskatutako dokumentazioa aurkezten, edo galdatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ez da praktiketako funtzionario izendatua izango, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskaerako faltsutasuna dela eta beregana dezakeen erantzukizuna baldintzatu gabe. Horrelako kasuetan, lehiaketa-oposizioa gainditu dutenetatik azken puntuazioaren hurrenkeran hurrengo datorrenaren aldeko izendapen proposamena egingo du organo eskudunak.

13.– Praktikaldia.-

Diputatuen Kontseiluak praktiketako funtzionario izendatuko du epaimahaiak proposatutako izangaia, honek 6 hilabeteko praktikaldia egingo duelarik.

Praktikaldia, honako irizpideen arabera baloratu eta kalifikatuko da:

a) Azaldutako trebetasunak:

* Laneko gaitasunean eta lan errendimenduan.

* Erantzukin eta eraginkortasunean.

* Ikasteko interesean, jarreran eta ekimenean.

b) Erakutsitako gaitasuna:

* Lan taldean integratzeko.

* Barne eta kanpoko harremanen egokitasunean.

Praktikaldiak «Gai» edo «Ez Gai» kalifikazioa jasoko du.

Praktikaldia baloratzeko Batzorde Ebaluatzaile bat eratuko da, ondorengo hauek osatuko dutelarik:

Batzordeburua:

— Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

— Laneko Prebentzio eta Osasun Zerbitzuko burua.

— Antolakuntza, Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzuko burua. — Langile Zerbitzuko burua.

— Ordezkaritza sindikalak izendatutako langileen ordezkari bat.

Idazkaria:

— Epaimahaiko idazkaria.

Batzorde Ebaluatzaileak 7. oinarrian Epaimahaiarentzat ezarritako funtzionamendu arau berak bete beharko ditu.

Batzorde Ebaluatzaileak praktikaldia gainditu duten praktiketako funtzionarioaren izena igorriko dio Lehendakaritzako foru diputatuari, honek karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egin dezan gero Diputatuen Kontseiluaren onarpenera jartzeko.

Praktikaldia gainditzen ez duen izangaiak karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, Diputatuen Kontseiluak emango duen erabaki arrazoituaren bidez.

14.– Izendapena.-

Diputatuen Kontseiluak karrerako funtzionario izendatuko du proposatua izan den izangaia, eta hark bere lanpostua jabetzan hartu beharko du, izendapenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasitako 30 laneguneko epean zehar.

15.– Gorabeherak.-

Epaimahaiak ahalmena du sortutako zalantzak argitu eta oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozer lehiaketa-oposizioaren garapen egokiaren helburutan erabakitzeko.

Nola deialdia hala oinarria, edo oinarrietatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako egintza administratibo guztiak, inpugnatu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, aurreikusitako modu eta epeetan.

I. ERANSKINA

1. Gaia.– Konstituzioa. Zenbait ikusmolde.

2. Gaia.– Konstituzioa legezko arau gisa.

3. Gaia.– Konstituzioaren oinarriak: Zuzenbidezko gizarte estatu demokratikoa. Espainiako konstituzioaren balore nagusiak.

4. Gaia.– Autonomi Estatua.

5. Gaia.– Eskubide eta Askatasunen arautzea Espainiako Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babestu eta bermatzeko araudia.

6. Gaia.– Gorte Nagusiak. Eraketa, funtzionamendu eta eskuduntzak. Gorte Nagusien meneko kontrol organoak.

7. Gaia.– Herriaren Defendatzailea eta Kontu Epaitegia.

8. Gaia.– Botere Judiziala. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Justizi Administrazioaren antolamendua.

9. Gaia.– Gobernua Espainiako konstituzio sisteman.

10. Gaia.– Gobernuko Presidentea izendatzea eta enkaitzea. Eraketa eta eginkizunak.

11. Gaia.– Estatuko Administrazioa. Departamentuen egitura eta organo nagusiak. Kontsulta organoak. Administrazio periferikoa.

12. Gaia.– Autonomi erkidegoak. Estatua eta autonomi erkidegoen arteko harremanak.

13. Gaia.– Autonomi erkidegoen antolaketa politiko eta administratiboa. Finantzaketa.

14. Gaia.– Euskal Herriko Autonomi Estatutua.

15. Gaia.– Euskal Herriko eskumenak. Euskal Herriko botereak.

16. Gaia.– Lehendakaria.

17. Gaia.– Eusko Legebiltzarra.

18. Gaia.– Eusko Jaurlaritza eta bere Sailak.

19. Gaia.– Arartekoa.

20. Gaia.– Lurralde Historikoak.

21. Gaia.– Batzar Nagusiak.

22. Gaia.– Foru Aldundia.

23 Gaia.– Espainiako herri erregimena. Herri administrazioa 1978ko konstituzioan. Autonomiaren printzipioa: esanahia eta garrantzia.

24. Gaia.– Herri Administrazioa eta Administrazio Zuzenbidearen kontzeptuak.

25. Gaia.– Administrazioa Zuzenbidearen eskuduntzapean jartzea.

26. Gaia.– Legea. Kontzeptua eta ezaugarriak.

27. Gaia.– Lege motak. Lege Organikoa eta Lege Arrunta.

28. Gaia.– Estatuko eta Autonomi Elkargoetako legeak.

29. Gaia.– Araudia: arautzeko ahalmena.

30. Gaia.– Legea eta Araudiaren arteko harremanak. Legezkotasun printzipioa.

31. Gaia.– Funtzio Publikoa. Funtzio publikoaren sistema desberdinak. Espainiako sistema.

32. Gaia.– Espainiako zerga antolamendua. Konstituzio printzipioak. Zerga arauak aplikatzea.

33. Gaia.– Zergak eta zerga motak.

34. Gaia.– Herri Administrazioetako Ogasuna. Baliabideen banaketa.

35. Gaia.– Kontzertu Ekonomikoa.

II. ERANSKINA

I. Zatia.

Orokortasunak.

1. Gaia.– Laneko medikuntza. Espezifikotasuna eta edukiak. Lana eta giza osasuna.

2. Gaia.– Laneko medikuntza eta ekologia orokorra. Langiroa eta ingurugiroa. Elkarren arteko eragina eta integrazioa.

3. Gaia.– Laneko medikuntza historian zehar. Ramazzini. Iraultza industriala, industria osteko gizartea eta laneko osasuna.

Epidemiologia.

4. Gaia.– Arrisku faktoreen definizioa eta ezaugarriak. Arriskua kalkulatzea. Arrisku faktoreen kontrola. Kausalitatea eta probabilitate faktoreen arteko loturak. Bayes-en teorema. Normaltasuna eta diagnostikoa.

Kontrol kasuen azterketak. Taldeen azterketak. Epidemiologia esperimentala eta ebakuntzakoa. Eredu epidemiologikoak.

Screening azterketak. Bere balio iragargarria. Likelihood ratioa. ROC kurbak. Erregresio logistikoa epidemiologian.

5. Gaia.– Langilegoaren osasun-neurketak. Osasun adierazgarriak. Azterketa epidemiologikoa burutzea.

6. Gaia.– Diagnostiko klinikoaren estrategiak. Azterketa klinikoa eta epidemiologikoa. Proba diagnostikoak hautatzea. Emaitzak interpretatzea. Diagnostiko goiztiarra. Arriskuaren pronostikoa eta epidemiologia.

7. Gaia.– Prebentziozko jarduerak laneko medikuntzaren praktikan. Screening eta patologia kardiobaskularra. Screening onkologian.

8. Gaia.– Screening eta lokomozio aparatua. Buruko nahasketen Screening eta substantzien erabilera. Screening eta nahasketa hematologikoak. Screening eta infekziozko gaixotasunak. Arnas aparatuko patologiaren Screening.

9. Gaia.– Lan epidemiologia. Laneko arrisku taldeak. Epidemiologia eta laneko osasuna. Laneko gaixotasunen arrazoiak aztertzea.

10. Gaia.– Lanera huts egitea. Definizioak eta estatistika. Balorazio epidemiologikoa. Langilego osoaren osasun ezaugarriak.

11. Gaia.– Oinarrizko bioestatistika. Banaketak. Probabilitatea. Esanahi estatistikoa. Batezbestekoen eta bariantzen analisia eta alderaketa.

Azterketa Klinikoa.

12. Gaia.– Elektrokardiograma ezohikoa. Patologia aurikularra. Hazkunde bentrikularrak. Blokeo bentrikularrak. Urduritasun-aurrea.

13. Gaia.– Elektrokardiograma ezohikoa. Iskemia, lesioa eta nekrosia.

14. Gaia.– Elektrokardiograma ezohikoa. Arritmiak.

15. Gaia.– Elektrokardiogramak kardiopatia balbularretan duen erabilgarritasun klinikoa. Miokardiopatiak. Perikardiopatiak.

16. Gaia.– Diagnostikoa medikuntza ortopedikoan. Ikuskapena. Muskuluen tonua. Min irradiatua eta erreferitua. Mugikortasun eta min ereduak, guruinekoak eta guruinez kanpokoak.

17. Gaia.– Bizkarrezurraren azterketa klinikoa. Zerbikal-eskapulaldea Gerrialdea. Erradikulopatien semiologia.

18. Gaia.– Sorbaldaren azterketa klinikoa. Ukondoaren azterketa klinikoa. Eskumutur eta eskuaren azterketa klinikoa.

19. Gaia.– Aldaka, belaun, orkatila eta oinaren azterketa klinikoa.

20. Gaia.– Diagnostiko klinikoaren oinarriak. Diagnostikoaren estrategiak. Datu klinikoak biltzea. Datuak prozesatu eta adieraztea.

21. Gaia.– Arnas aparatuaren semiologia medikoa eta azterketarako teknika.

22. Gaia.– Zirkulazio aparatuaren semiologia medikoa eta azterketa fisikoa.

23. Gaia.– Liseriketa aparatuaren semiologia medikoa eta azterketa klinikoa.

24. Gaia.– Gernu aparatuaren semiologia medikoa eta azterketa klinikoa.

25. Gaia.– Ugalketa aparatuaren semiologia medikoa eta azterketa klinikoa.

26. Gaia.– Aparatu endokrinoaren semiologia eta azterketa klinikoa. Laborategia Endokrinologian.

27. Gaia.– Nerbio Sistemaren semiologia eta azterketa klinikoa. Higikortasuna eta ibilketa. Sentimena. Sentimen sistemak. Burezurreko pareak. Nerbio sistema begetatiboa. Sistema piramidala.

28. Gaia.– Nerbio Sistemaren semiologia eta azterketa klinikoa. Zerebeloa. Sistema estrapiramidala, afasiak, apraxiak eta agnosiak. Sindrome bestibularra, zentrala eta periferikoa.

29. Gaia.– Sindrome metaboliko eta hipobitaminosikoen semiologia.

30. Gaia.– Azterketa psikopatologikoa eta psikiatrikoa.

31. Gaia.– Laborategia, diagnostiko bereizgarrian. Oinarrizko Screening eta proba bideratuak. Laborategiko proben hautaketa eta interpretazioa.

32. Gaia.– Diagnostiko erradiologikoa. Ekografia. Ekokardiografia. Doppler. RMN. TAC. Diagnostikoa hautatu eta interpretatzea. Positroien igorpen bidezko tomografia eta SPECT.

II. Zatia.

Laneko medikuntza.

33. Gaia.– Laneko oftalmologia. Ikusmenaren anatomia eta fisiologia. Begietako lesioen eraginaren prebentzioa. Begietako lesio mekanikoak eta ez mekanikoak. Begien babesarekin lotutako arautegiak eta estandarrak. Lanpostuaren ikusmen eskakizunak.

34. Gaia.– Errefrakzioaren patologia. Koloreak ikusteko gabeziak. Lanbide desberdinetarako ikusmen eskakizunak. Errafrakzio kliniko automatizatua. Ikusmen egokitasuna eta lan jarduera. Lana eta begia.

35. Gaia.– Laneko neuro-oftalmologia. Kanpimetriak eta bere patologia. Erretinapatiak. Begi-hondoa aztertzea. Bere patologia.

36. Gaia.– Erradiazio ionizatzaileak. Eszitazioa eta ionizazioa. Zelulen erradiologia klinikoa. Erradiazio ionizatzaileen ondorio estokastikoak eta estokastikoak ez direnak. Erradiaketaldiaren kontrol medikoa. Indarrean dagoen arautegia. Erradiazio sindromeak.

37. Gaia.– Ionizatzaileak ez diren erradiazioak (RNI): Infragorriak, ultramoreak, mikrouhinak, laser eta ultrasoinuak. Gai bizidunekiko elkarreragina. Ondorio akutuak eta kronikoak. Estokastikoak eta ez estokastikoak. RNI eta begia. RNI eta patologia hematologikoa. RNI eta Onkologia. Indarrean dagoen arautegia. Nazioarteko TLV-ak.

38. Gaia.– Inmunizazioak eta Kimioprolasiak lantegian. Erantzun inmunologikoa. Memoria inmunologikoa. Humore-erantzuna. Zelula bidezko erantzunak.

39. Gaia.– Laneko historia klinikoa. Kontzeptua. Zeintzu atalek osatu behar duten. Laneko historia klinikoa, egungo arautegitik begiratuta. (Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea). Lanbidegrama.

40. Gaia.– Lanbide gaixotasunaren ingurune psikosoziala. Laneko motibazioa eta poztasunak. Bere neurketa Estres psikosoziala. Eskuhartze terapeutikoa. Lan- eta gizarte-eskuhartzea.

41. Gaia.– Lan zama. Lanbide ergonomia, Laneko Medikuntzatik begiratuta. Nekearen fisiopatologia. Neke fisikoa eta bere neurketa. Neke kronikoaren sindromea.

42. Gaia.– Buruko nekea. Boornout. Buruko nekea eragiten duten faktoreak: pertzepziozkoak, arretazkoak, emoziozkoak eta kognitiboak. Txandatasunaren patologia. Kronobiologia eta kronopsikologia. Lan ordutegia eta ikuspegi zientifikoa.

43. Gaia.– Lokomozio aparatuko lesioak, jatorriz ergonomikoak. Jarreraren zama eta mikrotraumatismoa.

44. Gaia.– Langilearen elikadura. Elikadura eta lan zama. Elikadura eta lan ordutegia. Langilegoaren elikadura-hezkuntza. Jangelak.

45. Gaia.– Enpresako higiene orokorra eta Lan Osasuna. Ura. Edangarritasuna. Kloro indizea. Kloratzea. Garbitasuna eta desinfekzioa. Egungo arautegia. Desinfektatzaileak eta bakteriologia.

46. Gaia.– Toxikologia. Hautsa. Kea. Lainoak, lurrinak eta gasak. Toxiko desberdinen sarbideak. Biotransformazioak. Ondorio biologikoak. Toxikoak ezabatzeko zinetika.

47. Gaia.– Gehieneko kontrol balioak (TLV) langiroan. Erakusketa biologikoen indizeak (BEI). BEI-ak, langiroaren kontrolerako elementu gisa. TLV eta BEI-en fidagarritasuna eta baliogarritasuna. Ondorio praktikoak. 48. Gaia.– Kartzinogenesia eta langiroa. Substantzia oso kartzinogenetikoak. Substantzia susmagarriak. Lanbide-minbizirik ohikoenak.

49. Gaia.– Nerbio sistema zentrala eta lan patologia. Zerikusia duten laneko toxikoak eta berezko sindrome neurologikoak. Diagnostiko bereizgarria. Laneko toxikoek sortutako nahasketa psikiatrikoak.

50. Gaia.– Drogomenpekotasuna eta Lan Osasuna. Diagnostikoa eta prebentzioa.

51. Gaia.– Lanak sortutako ugalketa-nahasketak. Berariazko toxikoak. Genotoxikotasuna. Txandatsuna eta haurdunaldia. Indarrean dagoen arautegia. Arrisku ergonomikoak eta ugalketa-faktoreak.

52. Gaia.– Gaixotasun kardiobaskularak eta laneko arriskuak. 53. Gaia.– Sistema Hematopoietikoaren lanbide-gaixotasunak. 54. Gaia.– Gibela eta lanbide-patologiak. Toxikologia kimikoa eta infekzio-eragileak.

55. Gaia.– Giltzurrun eta gernubideen lanbide-gaixotasunak. 56. Gaia.– Langile gazte eta adoleszenteen babesa.

57. Gaia.– Nekazaritzako zereginen lanbide-arriskuak. Arriskuen Screening. Ekosistema eta langiroa.

58. Gaia.– Toxikologia. Toxiko industrialak. Toxikotasun akutua, kronikoa eta luzea.

59. Gaia.– Inhalazio bidezko toxikoak eta biriken arazketa-abiadura.

60. Gaia.– Toxikoen kopulazioa. Metalak eta proteinak.

61. Gaia.– Entzima bidezko indukzioa. Garrantzi diagnostikoa.

Toxikapenak.

62. Gaia.– Beruna eta bere konposatuen bidezko toxikapena. Zinetika. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzio medikoa.

63. Gaia.– Merkurioa eta bere konposatuen bidezko toxikapena. Zinetika. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

64. Gaia.– Kadmio bidezko toxikapena. Zinetika. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

65. Gaia.– Nikela eta bere konposatuen bidezko toxikapena. Zinetika. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

66. Gaia.– Artseniko eta eratorrien bidezko toxikapena. Klinika. Tratamendua. Prebentzioa.

67. Gaia.– Metalurgian ohikoa den lan-patologia. Soldadura-lanak: toxikologia eta arriskuak. Manganesoak sortutako lan-patologia.

68. Gaia.– Fluoroa eta eratorrien bidezko toxikapena. Zinetika. Diagnostikoa. Klinika. Tratamendua. Prebentzioa.

69. Gaia.– Kromoa eta eratorrien bidezko toxikapena. Zinetika. Diagnostikoa. Klinika. Tratamendua. Prebentzioa.

70. Gaia.– Karbono-sulfuroa bidezko toxikapena. Zinetika. Diagnostikoa. Klinika. Tratamendua. Prebentzioa.

71. Gaia.– Hidrokarburo aromatiko sinpleen aurrean (bentzenoa, toluenoa, xilenoa eta estirenoa) egotearen ondoriozko patologia.

72. Gaia.– Pestizida organikoen ondoriozko toxikapena. Organokloratuak. Metahemoglobinemiak.

73. Gaia.– Organofosforatuen ondoriozko toxikapena. Karbamatoak. Piretrinak eta piretroideak.

74. Gaia.– Glikolen eta eratorrien toxikologia. Glizerolak eta eratorriak.

75. Gaia.– Hidrokarburo alifatiko halogenatuen toxikologia. Tetrakloroetilenoa, Trikloroetilenoa eta Karbono-tetrakloruroa.

76. Gaia.– Etileno-oxidoaren toxikologia. Inhalazioz anestesia eragiten duten eragileen aurrean egotea. Zitostatoen eraginpean egotea.

77. Gaia.– Goma eta oinarrizko plastikoen industriaren alderdi toxikologikoak.

Pneumologia.

78. Gaia.– Arnas apartuaren miaketa funtzionala. Biriketako bolumenak: arnas botatzeko bolumen behartua, VEMS, Tiffeneau-ren indizea, arnasketako fluxu gorena (FEF %25-27), bukaerako fluxu gorena (FEF %75-85). Asaldura funtzionalaren sindromea. Butxaketa sindromea. Murrizketa sindromea. 79. Gaia.– Pneumokoniosia: kontzeptua eta sailkapena. Biriketako zuntz erreakzioa zehazten duten faktoreak.

80. Gaia.– Lanbide pneumopatien erradiologia. Erradiologia teknikoak. Anatomia erradiologiko pneumologikoa. Pneumokoniosiaren erradiografien OIT U/C 1971 nazioarteko sailkapena.

81. Gaia.– Silikosia. Silikosia sortzeko arriskua. Fisiopatologia. Klinika. Prebentzioa. Tratamendua. Silikotuberkulosia. Silikosia eta lokomozio aparatua.

82. Gaia.– Arnas aparatuan lanbide-jatorria duten infekziozko gaixotasunak. Epidemiologia. Klinika. Tratamendua.

83. Gaia.– Ikatz-meatzarien pneumokoniosia.

84. Gaia.– Asbestosia. Asbestosia sortzeko arriskua. Anatomia patologikoa. Klinika eta diagnostikoa. Mesoteliomak. Diagnostikoa. Asbestosien prebentzioa.

85. Gaia.– Pneumokoniosi organikoak. Zintzurrestearen hipersentikortasuna. Lanbide-asma. Aspergilosi alergikoa. Bisinosia. Kotoi, linu eta kalamu hautsa. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua eta prebentzioa.

86. Gaia.– Albeoloen hipersentikortasuna (kanpotiko albeolitis alergikoa): Baserritarraren birika, Bagazosia, uso-hazleen birikak. Aire egokitu eta hezadura sistemen ondoriozko kanpotiko albeolitis alergikoa. Kanpotiko beste albeolitis alergikoak.

87. Gaia.– Birikak narritatzen dituzten gasak (kloroa, bromoa, fluoroa, fosgenoa, gas sufretsuak eta nitrotsuak, amoniakoa, ozonoa eta formola). Klinika. Tratamendua.

88. Gaia.– Lan-jatorrizko biriketako fibrosia. Diagnostikoa eta diagnostiko bereizgarria.

Lan-dermatologia.

89. Gaia.– Larruazala eta bere eranskinen oroimen anatomofisiologikoa. Larruazaleko ubeldurak eta zauriak eta tratamendua Eragile fisikoek larruazalean sortutako erredurak. Eragile kimikoek larruazalean sortutako erredurak.

90. Gaia.– Larruko lan-gaixotasunak. Lan-zauriak. Larruazaleko lan-minbizia. Lanbide-erradiodermitisa. Ukipen-dermatitisa.

Eragile Biologikoen Ondoriozko Gaixotasunak.

91. Gaia.– Lanbide-hepatitis birikoak. Etiologia. Epidemiologia orokorra eta lanekoa. Patogenia. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

92. Gaia.– Bruzelosia. Etiologia. Epidemiologia orokorra eta lanekoa. Patogenia. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

93. Gaia.– Tetanoa. Etiologia. Epidemiologia orokorra eta lanekoa. Patogenia. Klinika. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

94. Gaia.– Rickettsia, Coxiella eta Ehrlichia-k sortutako gaixotasunak. Toxoplasmosia.

95. Gaia.– Tuberkulosia. Etiologia. Epidemiologia. Klinika. Diagnostikoa lantegian. Prebentzioa.

96. Gaia.– Infekzio estafilokozikoak langiroan. Ekinokokozia.

97. Gaia.– Leptospirosia. Etiologia. Klinika. Epidemiologia. Diagnostikoa eta tratamendua. Prebentzioa. Arratoi-hozkak sortutako sukarra.

98. Gaia.– Salmonelosia. Campylobacter eta Shygellak langiroan sortutako infekzioak. Belaka itxurako giza entzefalopatia.

99. Gaia.– Zestodoek eta nematodoek lantegian sortutako infekzioak.

100. Gaia.– Hondakin-ur, lohi eta lokatzetan diharduten langileen infekziozko patologia eta ez infekziozkoa.

III. Zatia.

101. Gaia.– Zarata industriala.: Kontzeptua. Zarata mailak eta gizakien organismoko funtzio desberdinetan izan dezaketen eragina. Zarata eta Nerbio Sistema.

102. Gaia.– Zarata industrialaren prebentzioa, indarrean dagoen legeriaren arabera. Zarataren aurkako neurri teknikoak.

103. Gaia.– Lanbide-soinuak eragindako trauma. Soinu-traumaren ondoriozko gortasuna eta entzumen.nekea. Lanbide-gortasuna. Klinika. Diagnostiko bereizgarria.

104. Gaia.– Azterketa audiometrikoa Laneko Medikuntzan. Entzumen aparatuaren azterketa klinikoa. Diagnostiko bereizgarriak.

105. Gaia.– Bibrazioen eraginpean egotea. Bibrazioen patologia orokorra. Ondorio orokorrak. Ondorio lokalak (osteoartikularrak eta baskularrak).

106. Gaia.– Gehieneko hotzak eta beroak organismoan dituzten ondorioak. Beroaldia. Izozteak. Klinikoki kontuan hartu beharreko alderdiak eta tratamendua.

107. Gaia.– Istripu elektrikoa. Fisiopatologia. Eman daitekeen klinika. Ondorioak.

108. Gaia.– Baropatiak. Hipobarismoa eta hiperbarismoa. Altueraren gaitza. Hegazkinlarien gaixotasuna. Itsaspekariak, urpekariak eta kanpai pneumatikoetan diharduten langileak.

Lanaren fisiologia.

109. Gaia.– Muskuluen jarduera. Muskuluen jardueraren fisiologia. Muskuluen jarduera eta oxigeno kontsumoa. Kardiozirkulazio sistema ariketa fisikoari egokitzea. Errendimendu gorena.

110. Gaia.– Hemoglobinaren biokimika eta fisiologia orokorra. Oxihemoglobinaren disoziazio-kurba. Ohizkanpoko hemoglobinak. Hipoxia eta hipoxemia kontzeptuak.

111. Gaia.– Gizakiaren errendimendu energetikoaren azterketa klinikoa. Esfortzuaren elektrokardiograma. Kardio-arnasketa errendimenduaren esfortzu-probak. Pisatzen den Kg. bakoitzeko watioak eta VO2 gorena. Interpretazio klinikoa Laneko Medikuntzan.

112. Gaia.– Lana eta elikadura. Premia energetikoen kalkulua. Lana eta elikadura. Premia energetikoak kalkulatzea. Lan eta anoa eraginkorra. Obesitatea eta argaltasuna Lan Medikuntzan. Diagnostikorako irizpideak. Mardultasun indizeak. Gorputz masaren lekuneak inpedantzia bidez aztertzea.

113. Gaia.– Barnealdearen eta oreka hidroelektrolitikoaren fisiopatologia. Oreka azido-basikoa. Erregulaziorako bitarteko fisiologikoak. Erregulaziorako bitarteko neurohormonalak. Giro termikoa eta barnealdea.

114. Gaia.– Jarduera kognitiboaren euskarri neurofisiologikoak: neuroigortzaileak, neuromodulatzaileak eta neuropeptidoak. 115. Gaia.– Jarduera kognitiboaren euskarri neurofisiologikoak: Gizakiaren jarduera kortikalaren sinopsi anatomofisiologikoa. Hemisferioen arteko lotura sistemak. Harreman kortiko-talamikoak eta talamo-kortikalak.

116. Gaia.– Loaren fisiopatologia. Loaren eta esnaldiaren neurofisiologia. Osaketa erretikularraren zeregina. Aktibazio, eutsitako arreta eta monotoniaren erreazkioa. Buruko errendimenduarekin duen zerikusia. Loak laneko higienean duen zeregina.

117. Gaia.– Emozioen oinarri neurofisiologikoak. Sistema linbikoa: Zerikusia duten neurofisiologia eta patologiak.

Laneko Segurtasuna.

118. Gaia.– Enpresako arriskuen mapa. Lanbidegrama medikoarekin eta langilearen gaitasun-profilarekin duen harremana. Gizakia lanari egokitzea.

119. Gaia.– Lanbide gaixotasunak eta laneko gaixotasunak. Kontzeptua eta bilakaera historikoa. Egungo legerian duen espezifikotasuna. Arriskuen mapa eta lan-gaixotasunak.

120. Gaia.– Laneko istripua. Hori azaltzen duten teoriak. Laneko istripua azaltzen duten paradigmak: mekanizista, elkarreragilea eta sistemikoa.

121. Gaia.– Lan Osasunaren Oinarrizko Unitatea laneko istripuan. Lehen laguntza ematea eta istripua jasan duena eramatea. Laneko istripuaren epidemiologia. Istripua jasandakoa lanera itzultzeak sortarazten dituen arazoak.

122. Gaia.– Laneko istripua, Prebentzio Zerbitzuaren gai-aniztasunaren barruan ikertzea. Zereginen banaketa.

123. Gaia.– Giza faktorea laneko istripuan. Gaitasuna, jarrera eta motibazioa, laneko istripuaren eragilekide. Langilegoa hautatzea, psikometria eta sarrerako nahiz aldizkako mediku-azterketak instripuen prebentzioan.

124. Gaia.– Lan motak eta lan-urteen iraupena. Lanerako eskakizun fisikoak eta burukoak, segurtasun maila gisa. Langileei kokapen berria ematea eta bigarren jarduerak. Segurtasunean aparteko eragina duen zahartzea eta lan-osasuna.

125. Gaia.– Lanbide-gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra. Ikerketa epidemiologikoa, laneko medikuaren tresna gisa, lanbide-gaixotasunaren prebentzioan. Hautaketa-lanak, Laneko Medikuntzan. Segurtasunaren markagailu biologikoak. Lan medikua segurtasunean aditutako espezializatu gisa, arrisku biologikoei dagokienean.

Laneko traumatologia.

126. Gaia.– Esku eta hatzetako traumatismoak eta zauriak. Larrialdietako tratamendua tendoietako lesioetan. Eskuko traumatismoen konplikazioak eta ondorio funtzionalak.

127. Gaia.– Erredurak: erreduren fisiologia orokorra. Aurkez daitezkeen koadro klinikoak. Erredura handiak jasan dituztenen premiazko tratamendu orokorra. Erredura txikien tratamendua.

128. Gaia.– Hausturen diagnostikoa eta tratamenduari buruzko orokortasunak. Lehen sorospena. Hausturen konplikazioak eta ondorio funtzionalak.

129. Gaia.– Lunbalgiak eta bizkar-gerrialdeko traumatismoak. Bizkarrezurreko traumatismoak. Hernia diskal zerbikala eta lunbarra. Sindrome erradikularrak.

130. Gaia.– Traumatismo orokorra jasan duena eramatea eta lehen sorospena. Medikua, katastrofe eta istripu anizkunen aurrean.

131. Gaia.– Lehen laguntza eta sorospena enpresan. Horien antolamendua. Sorosleentzako ikastaroak.

132. Gaia.– Shock traumatikoa. Diagnostikoa. Klinika. Tratamendua.

Ergonomia.

133. Gaia.– Ergonomia fisikoa eta lan-medikuntza. Faktore ergonomikoak ebaluatzeko jarraipideak. Laneko biomekanika.

134. Gaia.– Ergonomia fisikoa eta lokomozio aparatua. Ergonomia eta langile minusbaliatuak edota istripua izan ostean ondorioak dituztenak. Lanpostu babestua, ergonomiaren ikuspegitik begiratuta. Posturaren zama ergonomikoa. Mikrotraumatismoa.

135. Gaia.– Bulegoko lanaren ergonomia. Pantailen aurrean jarduteak sortarazten dituen arazoak. Begi, postura eta buru-eskakizunak. Kontuan izan beharreko faktoreak: argitasuna, altzariak, espazioak eta ekipoak. Ordenadore bidezko lanaren erritmoak eta atsedenaldiak.

136. Gaia.– Ingurugiro-psikologia eta ergonomia-psikologiari buruzko zenbait nozio. Laneko buru-osasunarekin duten zerikusia.

Legeria.

137. Gaia.– Laneko legeriaren bilakaera historikoa. Amerikar eredua eta europar ereduak. Europako erkidegoak eta laneko osasuna. Enpresako Mediku Zerbitzuak antzinako legeria espainiarrean.

138. Gaia.– Laneko arriskuen Prebentziorako Legea eta laneko osasunari buruz duen ikuspegia. Ekipo gai-anizkunak. Berariazko betebeharrak. 139. Gaia.– Prebentziorako Zerbitzuen arautegia. Zereginen banaketa. Enpresariaren eta langileen betebeharrak.

140. Gaia.– Osasunaren Oinarrizko Unitateak Prebentziorako Zerbitzuetan. Arauzko funtzioak eta beren garapena.


Azterketa dokumentala