Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bakioko Udala
252

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 29koa, Bakioko Udalarena, «Estepona ibaia bideratzeko proiektua» gauzatzeko ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazinoaren aurretiko aktak egiteko egunak zeintzuk diran ezarten dauana.

Udalak, 1998ko abuztuaren 27an egindako bilkuran, erabagi eban «Estepona ibaia bideratzeko proiektua» burutzeko ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko derrigorrezko desjabetzapen espedienteari hasikera emotea.

1998ko abenduaren 1ean hartutako 329/1998 Dekretuaren bidez eta Derrigorrezko Desjabetzapenen ganeko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduaren ganeko Legearen 26.ean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluak adierazo eban Bakioko Udalak lehenbailehen hartu behar ebazala «Estepona ibaia bideratzeko proiektua» burutzeko beharrezkoak izan eta horretarako espedientean zehaztu eta bakoiztutako diran ondasun eta eskubideak.

Horretarako, erantsitako zerrendan agertzen diran ondasun eta eskubideen titular guztiei dei egiten jake ukitutako lurzatiak okupatu aurretiko aktak eta, bidezkoa izanez gero, erazko okupazinoak egiteko, beti be adierazotako egun eta orduetan eta Bakioko Udaletxera aldez aurretik agertu ostean. Horrek, dana dala, ez deutso kalterik ekarriko lurzatira bertara joateari, beharrezko izan eta interesatuek halantxe eskatuz gero.

Ekitaldi horretara ukituak beraiek edo euren izenean jarduteko behar besteko eskuespena daukan pertsona batek ordezkatuta joan beharko dabe eta titulartasuna benetakotzen daben agiriak ekarri (eskritura publikoak, pribatuak, Jaubetza Erregistroaren ziurtagiriak edo informazino oharrak, etab.) bai eta eskubideak benetakotzen dabezan bestelako agiriak be. Hori guztiori dala eta, perituak eta notarioak be bertaratu ahal izango dira egoki erizten bajako.

Era berean, Derrigorrezko Desjabetzapenaren ganeko Legearen Araudiko 56-2. atalean ezarritakoagaz bat etorriz, erantsitako zerrendan agertzen ez diran interesatuek zein eskubide errealen edota interes ekonomikoen titularrek alegazinoak idatziz aurkeztu ahal izango dabez Bakioko Udaletxean, harik eta okupazinoa egin aurretiko aktak egiteko adierazotako eguna izan arte, beti be ukitutako ondasun eta eskubideak zerrendatzean sortu ahal izan ziran okerrak zuzentzeko.

DERRIGORREZKO DESJABETZAPEN ESPEDIENTEA

PROIEKTUA: ESTEPONA IBAIA BIDERATZEKOA

UKITUTAKO ONDASUNEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Aginduaren zenbakia: 1

Izen-abizenak: Marina Pérez Diez.

Helbidea: Bentalde 40.

Udal mugartea: Bakio.

Lurzatiaren indentifikazinoa: Poligonoa: Zubiaur-San Pelaio / Lurzatiaren zenbakia: 76.

Lur mota: uri lurra (etxebizitza).

Desjabetutako azalera: 22 m.2.

Okupazinoa egin aurreko akta egiteko eguna: 1999ko zezeilaren 11n, goizeko 10:00etan.

Aginduaren zenbakia: 2

Izen-abizenak: M.ª Rosario Uriarte Garai eta José Luis Uriarte Barturen jaunaren jaraunsleak.

Helbidea: José M.ª Escuza, 13 (Bilbao).

Udal mugartea: Bakio.

Lurzatiaren indentifikazinoa: Poligonoa: Basigo / Lurzatiaren zenbakia: 173 / Azpilurzatia: III.

Lur mota: uri lurra.

Desjabetutako azalera: 590,99 m.2 (1).

Okupazinoa egin aurreko akta egiteko eguna: 1999ko zezeilaren 11n, goizeko 11:00etan.

Aginduaren zenbakia: 3

Izen-abizenak: Piedad Uriarte Barturen eta Bilbao Bizkaia Kutxa.

Helbidea: Bentalde 167.

Udal mugartea: Bakio.

Lurzatiaren indentifikazinoa: Poligonoa: Basigo / Lurzatiaren zenbakia: 173 / Azpilurzatia: II.

ur mota: uri lurra (etxebizitza).

Desjabetutako azalera: 112,20 m.2 (2).

Okupazinoa egin aurreko akta egiteko eguna: 1999ko zezeilaren 11n, goizeko 12:30etan.

Aginduaren zenbakia: 4

Izen-abizenak: Aniceto Uriarte Garairen jaraunsleak.

Helbidea: Bentalde 166.

Udal mugartea: Bakio.

Lurzatiaren indentifikazinoa: Poligonoa: Basigo / Lurzatiaren zenbakia: 175.

Lur mota: uri lurra.

Desjabetutako azalera: 349,25 m.2 (3).

Okupazinoa egin aurreko akta egiteko eguna: 1999ko zezeilaren 11n, eguerdiko 13:30etan.

Aginduaren zenbakia: 5

Izen-abizenak: Jerónimo Garai Goiriena jaunaren jaraunsleak.

Helbidea: Urkizaur, 60-A.

Udal mugartea: Bakio

Lurzatiaren indentifikazinoa: Poligonoa: Zubiaur / Lurzatiaren zenbakia: B51.

Lur mota: uri lurra.

Desjabetutako azalera: 34,50 m.2

Okupazinoa egin aurreko akta egiteko eguna: 1999ko zezeilaren 11n, eguerdiko 14:00etan.

(1) Eta lur horretan dagoan solairu bateko estalpearen zati bat.

(2) Eta 167. zenbakian dagoan eraikinaren zati bat, beheko solairua eta beste solairu bi gehiago daukazana eta lur horretan dagoana. Era berean, desjabetu beharreko lurrean dagoan solairu bateko garaje baten zatia.

(3) Eta lur horretan dagoan solairu bateko garajearen zati bat.

Bakio, 1999ko urtarrilaren 5a.

Alkatea,

JOSÉ DOMINGO RENTERÍA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala