Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
251

IRAGARPENA, «A-2522 errepidea 32,800 km-tik 34,080 km-raino (Baranbio) egokitzeko» egitasmoak ukitutako ondasunen Okupazioaren Aurreko Aktak egiteari buruzkoa.

1998ko martxoaren 17ko 174 zenbakiko Erabakiaren bitartez, «A-2522 ERREPIDEA 32,800 KM-tik 34,080 KM-raino (BARANBIO) EGOKITZEKO» egitasmoaren desjabetzapen espedienteari hasiera ematea eta jendaurrean jartzea erabaki zen.

Diputatuen Kontseiluaren 98-7-30eko 579 zenbakiko Erabakiak, aipatutako egitasmoak ukitutako ondasun eta eskubide guztien zerrenda behin betiko onartu zuen.

Desjabetzapen espedienteak dagokion Premiatasun Aitorpena jaso du urriaren 20ko 283/1998 Dekretuaren bidez.

Horren ondorioz, Arabako Foru Aldundiak, 1986ko apirilaren 18ko 781 zenbakiko Legegintzazko Errege Dekretuaren 94. atalak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, eta indarrean dagoen Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. atalean eta beronen Araudiaren 56. atalean xedatutakoa betez, delako egitasmoak ukitutako eskubideen titularrei Okupazioaren Aurreko Aktak edo, bidezko izanez gero, Behin betiko Okupazioko Aktak egitera deitzea erabaki du.

Egintza hori 1999ko urtarrilaren 19an eta 20an izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Amurrioko Udaletxeko lokaletan (Araba). Guzti horren berri emango zaie doakienei, banakako zitazio-agiri egokiaren bidez (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. atala). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. atalean jasotzen diren ondorioetarako.

Egintza horretara, doakienak berak edota beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik azaldu beharko dira, beren titulartasunaren egiaztagiriak (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar) ekarriz; gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.

Azkenik, adierazten da Derrigorrezko Desjabetzapenerako Araudiaren 56.2. atalean xedatutakoaren arabera, doakionek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), Aurreko Aktak egiteko jarritako egunera arte, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko helburuaz soilik.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 9a

Diputatu Nagusiorde eta Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua,

JUAN JOSÉ OCHOA DE ERIBE ELORZA.

A-2522 ERREPIDEA 32,800 KM-TIK 34,080 KM-RAINO (BARANBION) EGOKITZEKO PROIEKTUA

PROYECTO DE CONSTRUCCION DE ACONDICIONAMIENTO DE LA CARRETERA A-2522 P.K. 32,800 A P.K. 34,080 (BARAMBIO)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala