Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebarriko Udala
245

IRAGARPENA, prozedura irekian eta enkantean, Egetiaha Uribarri eta Santa Ana kaleetan hobekuntzak egiteko eta zoladura jartzeko obrak esleitzeari buruzkoa.

1.– Helburua: Egetiaha Uribarri eta Santa Ana kaleetan hobekuntzak egitea eta zoladura jartzea.

2.– Obraren iraupena: hilabete 1.

3.– Lizitazio mota: 7.863.990 PTA (BEZ barne).

4.– Behin-behineko fidantza: 157.280 PTA.

5.– Behin-betiko fidantza: lizitazioari dagokion zenbatekoaren %4a (314.560).

6.– Espedientea aztertzea: Udal idazkaritzan, 9:00etatik 13:00etara; aldizkari hauetariko baten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, lehenengo aldiz agertu eta hurrengo egunetik plikak aurkezteko epea amaitu arte.

7.– Plikak aurkeztea: aipaturiko lekuan eta orduetan, iragarkia Aldizkari Ofizial baten azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik harako 13 egun naturalen barruan.

8.– Plikak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu osteko baliodun lehenengo asteartearen 13:00etan.

9.– Proposamen eredua eta aurkeztu beharreko agiriak: lizitatzaileek, batetik, baldintzen pleguan aurreikusitako proposamen ereduarekin bat datozen eskaintzak aurkeztu beharko dituzte, eta, bestetik, baldintzen pleguan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Etxebarri, 1998ko abenduaren 21a.

Alkatea,

PEDRO LOBATO.


Azterketa dokumentala