Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
243

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 15ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariak emana, zeinarekin esleitu egiten baitira: «Arrigorriagan, La Peña Auzuneko Santa Isabel kaleko 17-18-19 zenbakietan 73 etxebizitza eraikitzeko eta pabiloi bat eraisteko obren gaineko ikuskapena» izenekoa egiteko lanak.

1998ko irailaren 14ko Erabakiaren bitartez abiarazi zen aipaturiko espedientea, eta onartutako proposamenak aztertu direnez gero, bidezko da espedientea ebaztea.

Hortaz, honako hau,

ERABAKI DUT:

1.– «Arrigorriagan, La Peña Auzuneko Santa Isabel kaleko 17-18-19 zenbakietan 73 etxebizitza eraikitzeko eta pabiloi bat eraisteko obren gaineko ikuskapena» izeneko kontratua Arruti-Boyra Arkitektura, S.L.ri esleitzea, bederatzi milioi berrehun eta laurogeita zortzi mila eta ehun eta hogei (9.288.120) pezetako aurrekontuarekin. Aurrekontu horren hirurogeita bederatzi mila seiehun eta hirurogei (69.660) pezeta sail honen aurrekontuen, 1998koen, kargura izango dira. Eta 1999. eta 2000. urteetarako aurreikusitako urteko zenbatekoak hauexek dira: lau milioi hirurehun mila eta laurehun (4.300.400) pezeta eta lau milioi bederatziehun eta hamazortzi mila eta hirurogei (4.918.060) pezeta, hurrenez hurren.

2.– Esleipendunari behin-betiko fidantza eratzeko obligazioa ezartzea, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Finantza Zuzendaritzan, erabaki hau jakinarazten denetik harako 15 eguneko epearen barruan, eta kontrataren guztizko aurrekontuaren %4ri dagokion zenbatekorekin, hau da, laurehun eta hamar mila eta bostehun eta hiru (410.503) pezetarekin.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dezakete legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aurrean, eta jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 15a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala