Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
241

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 10ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, «Euskal Baserriaren Arkitekturari buruzko azterlana» esleitzen duena.

1998ko irailaren 24an hartutako Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta horretarako aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.– «Euskal Baserriaren Arkitekturari buruzko azterlana» Alberto Zulueta Goienetxeari esleitzea, zazpi hilabeteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, hamalau milioi berrehun eta hamar mila (14.210.000) pezetakoa da. Horretatik, laurehun eta hirurogeita hamahiru mila seiehun eta hemeretzi (473.619) pezeta Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta, gainerakoa, hamahiru milioi zazpiehun eta hogeita hamasei mila hirurehun eta laurogeita bat (13.736.381) pezeta, 1999. urterako aurrekontuaren pentzutan.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza utzi beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da fidantzaren diru-zenbatekoa, beraz, seiehun mila (600.000) pezeta.

3.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin-behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lehiatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 10a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala