Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
238

ERABAKIA, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako, hau da, 1998ko urriaren 6ko Aginduaz deitutakoetarako eratu zen hauteskunde-batzordeak hartutakoa.

Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako, hau da, Herrizaingo sailburuaren 1998ko urriaren 6ko Aginduaz deitutakoetarako eratu zen hauteskunde-batzordeko idazkariak, Jon Agirre Huerga jaunak honako hau,

ZIURTATZEN DU:

Aipatu organo kolegiatuak, 1998ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hautatutakoak ordezkari sindikal izendatu zituen; zeintzuk, barrutika, ondorengo eranskinean erasotzen baitira:

Halaber, hauteskunde-batzorde horrek, bilkura berean, honako hau jaketara ematea ebatzi du, Ertzaintzaren Kontseiluan, erakunde sindikalen, federazio sindikalen eta konfederazio sindikalen ordezkaritza ondoko hau dela:

Er.N.E., ordezkari bi;

E.L.A., ordezkari bi;

CC.OO., ordezkari bat.

Eta erasota halaxe geratu dadin, martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 30.3 eta 23.3 ataletan aurreikusitako beteaz, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut oraingo hau Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abenduaren 16an.

Erabaki honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hain zuzen ere, Administrazioarekiko Auzibideetarako Vitoria-Gasteizko Auzitegian edo auzi-jartzailearen helbideari dagokion barrutiaren auzitegian, halaxe baitago xedatuta Administrazioarekiko Auzibideetarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14.1 atalean (bigarren araua).

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 23a.

Hauteskunde-Batzordeko idazkaria,

JON AGIRRE HUERGA.

O. E: Hauteskunde-Batzordeko lehendakaria,

JULEN ABRISKETA LICERANZU.

ERANSKINA

ERTZAINTZAKO HAUTESKUNDE SINDIKALETAN HAUTATUTAKO ORDEZKARIEN IZENDAPENAREN AKTA (98-11-24)

Arabako Hauteskunde-Barrutia:

(Ikus .PDF)

Bizkaiko Hauteskunde-Barrutia:

(Ikus .PDF)

Gipuzkoako Hauteskunde-Barrutia:

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala