Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
236

153/1998 ERABAKIA, abenduaren 21ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo medikoen lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko mediku espezialistaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera, onartzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3218/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren (hainbat espezialitatetakoak) eta botikariaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 1eko 48/1998 Erabakiaren bidez, onartu egin zen Osakidetzako erakunde sanitarioetan fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren (hainbat espezialitatetakoak) eta botikariaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobetako oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda.

Epaimahaiak oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 5.5. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko mediku espezialistaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobetako oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda onartzea. Zerrendan azken puntuazioa agertzen da (lehiaketa-fasea eta oposizio-fase bereizita) eta erabaki honen I. eranskinean agertzen da. Halaber, bazter utzitakoen zerrenda onartzen da (II. eranskina).

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 21a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

I ERANSKINA / ANEXO I

IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN

RELACION PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACION

MEDIKUNTZA NUKLEARRA / MEDICINA NUCLEAR

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

5241063 GONZALEZ GARCIA ANA ISABEL 107,50 34,885 142,385

11403265 CORTES HERNANDEZ JULIA 92,67 34,335 127,005

16275210 LLORENTE MORENO MARIA FERNANDA 95,59 24,315 119,905

30554591 RODRIGUEZ IRIARTE MARIA LUISA 88,09 24,445 112,535

30605190 OSES PEREZ DE LABEAGA M.ª JESUS 94,34 15,850 110,190

14932959 RODEÑO ORTIZ DE ZARATE EMILIA 86,34 23,507 109,847

13789047 BLANCO SAIZ MARIA ISABEL 87,17 19,987 107,157

11904018 ARAMBURU LEON IDOIA 80,50 18,832 99,332

14244339 TAIBO APAOLAZA JUAN MANUEL 81,84 16,275 98,115

13913855 GUTIERREZ MENDIGUCHIA CEFERINO 81,59 15,450 97,040

17871699 ESCALERA TEMPRADO MARIA TERESA 74,75 19,595 94,345

II ERANSKINA / ANEXO II

NAN IZEN-ABIZENAK ARRAZOIA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS MOTIVO

13924695 GOMEZ BARQUIN MARIA ROSARIO EPETIK KANPOKO TITULUA

TITULACION FUERA DE PLAZO

12748949 JIMENEZ BONILLA JULIO EZ DU DOKUMENTURIK AURKEZTU

NO PRESENTA DOCUMENTACION

72782075 RUBIO ALVAREZ LOURDES EZ DU DOKUMENTURIK AURKEZTU

NO PRESENTA DOCUMENTACION


Azterketa dokumentala