Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
234

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 23koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, M.ª Jesús Aranguren Zubizarreta anderea Lehendakaritzaren Idazkaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzen duena.

Euskal Funtzioa Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 atalean xedatutakoaren arabera eta Lege berorretan egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– M.ª Jesús Aranguren Zubizarreta anderea Lehendakaritzaren Idazkaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea. Eskerrak ematen zaizkio betetako lanagatik.

Bigarrena.– 1998ko abenduaren 24tik aurrera ekarriko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak kentze horrek.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusian, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 23a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESUS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala