Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
231

AGINDUA, 1998ko abenduaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1998ko uztailaren 24ko Agindua aldatzen duena; agindu horrek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hurrengo hauek arautzen ditu: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena eta, bestetik, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuko 24.2 b) atalak xedatzen duenaren arabera, gerta daitezkeen hutsak edo omisioak testuinguruagatik ezin badira argitu, eta horiek zuzentzean xedapenaren, ekintzaren edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua badago, huts horiek maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzendu beharko dira.

1998ko uztailaren 24ko Aginduak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hurrengo hauek arautzen ditu: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena eta, bestetik, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura. Agindu horretako 8.4 atalak dioenaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak izango dira curriculum-erreferentea ikaslea eskolarizatua dagoen bestelako etapan dagoenean, beti ere eskola-ziklo bat baino handiagoko curriculum-aldea badago. Halaber, 20.2 atalak ezartzen duenez, erreferentzi-eremua bestelako etapa baten helburuak direnean, zikloa igarotzeko irizpideak curriculumaren egokitzapenean bertan zehaztu beharko dira; horretarako da 5-bis Eranskina («Zikloa gainditzeko irizpideak»).

Bi atal horiek ulertzen zailak direla ikusita, eta horrek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eragozpenak ekar diezazkiekeela kontutan hartuta, testua aldatzea komeni da.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– 1.– Aldaketak egitea 8.4 atalaren idazketan; hona hemen idazketa berria:

«8.4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, curriculumaren egokitzapen nabaritzat joko dira egokitzapenak baldin eta horien curriculum-erreferentea ikaslea eskolarizatua dagoen bestelako etapa batean kokatzen denean.»

2.– Aldaketak egitea 20.2 atalaren idazketan; hona hemen idazketa berria:

«20.2.– Erreferentzi-eremua bestelako etapa baten helburuak direnean, egokitzapenean bertan ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera zehaztuko da nola igaro beste etapa horretara.»

3.– «Zikloa gainditzeko irizpideak» izeneko 5-bis Eranskina kentzea.

4.– Aldaketak egitea 2 eta 7. Eranskinetan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

2. ERANSKINA

(Ikus .PDF)

7. ERANSKINA

HEZKUNTZAREN IKUSKARITZA TEKNIKOAREN TXOSTENA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala