Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1999ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
229

387/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 1998ko aurrekontuko 95040 programarako eskuratutako dirusarrerengatik 71111 programan kredituak habilitatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998ko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legean ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko gastuen egoera-orria 736.146.800.000 PTAkoa da ordainketa kredituetan; aurrekontuko dirusarreren egoera-orria ere kopuru berdinekoa da.

FEOGA fondo komunitarioaren Bermeen Sekziotik 1.535.777 PTA jaso dira, behi-haragia interbenitzeko 1998ko urriari dagozkion gastuak ordaintzeko.

Hori dela-eta, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. ataletan ezarritakoaren arabera, habilitatu egiten dira dirusarrera horiek.

Ondorioz, Ekonomi Gaietarako Ordezko Batzordearen aldeko txostena jaso eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 1998ko aurrekontuan kreditu habilitazio bat onartzea, hain zuzen ere gastuen honako egoera-orri honetan:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

71111 259 1.535.777

Zenbateko berdineko diru sarrerak lortuz sortzen dira kredituok, dirusarreren honako egoera-orri honetan:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

95040 492 1.535.777

Behi-haragia interbenitzeko 1998ko urriari dagozkion gastuak ordaintzeko erabiliko dira fondoak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala