Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
5375

IRAGARPENA, Eneko Elezkano Fernández jaunak aurkezturiko errekurtso arrunt bat ezesten duen erabakia, Segurtasun sailburuordeak harturikoa, aipatutako jaunari jakinarazteko dena. Delako errekurtsoa: Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1998ko urtarrilaren 5eko Erabakiaren kontra aurkezturikoa.

Segurtasun sailburuordeak, José Manuel Martiarena Lizarazu jaunak honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2 atalean aurreikusitako bideetarik, ahaleginik egin arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena. Eta aipaturiko legearen 59. atalaren 4. idazatikoa betetzearren, idazki honen bitartez, Eneko Elezkano Fernández jaunari honako hau jakinarazten zaio: Herritarren Segurtasunerako zuzendariak 1998ko urtarrilaren 5ean emandako Erabakiaren kontra Eneko Elezkano Fernández jaunak aurkezturiko errekurtso arrunta ezetsi egin da, Herritarren Segurtasunerako zuzendariak 1998ko urriaren 1ean emandako Erabakiarekin ezetsi ere. Eta erabaki horren edukia hauxe da hitzez hitz:

«Esp.: 303/97-SR

408/98/XIX

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Herrizaingo Sailaren Erregistroan, 1998ko otsailaren 17an, Herritarren Segurtasunerako Zuzendariaren 1998ko urtarrilaren 5eko Zigor-Erabakiaren kontra Eneko Elezkano Fernández jaunak aurkezturiko idazkia sartu zen. Eta urtarrilaren 5eko erabaki horren bitartez, ehun mila (100.000) pezetako isunarekin zigortzen da errekurtsogilea, hain zuzen ere, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.c) atalean aurreikusitako falta bati erantzun behar diola-eta. Inpugnatutako erabakian egiaztatutzat jotzen diren jazoerak direla-eta ezarri zen aipatutako zigorra. Jazoera horiek honako hauek izan ziren: gobernu-agintariei jakinarazi barik, 1996ko irailaren 27an, Basaurin kontzentrazio bat egiten ari zela eta, izan ziren istiluak.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Errekurtso hau, hartarako ezarritako epearen barruan, legitimatutako pertsonak aurkeztu du, eta Segurtasun sailburuordeak badu eskurik berori ebazteko, eta horretarako, gaiaren funtsa aztertzeari ekiten zaio.

Bigarrena.– Eneko Elezkano Fernández-ek errekurtsoari buruzko bere idazkian aurkezturiko alegazioak oinarri-oinarrian ondoko honetara biltzen dira: eman zenetik harako hamar eguneko epetik kanpo jakinarazi zela; zigor-erabakiaren jakinarazpena baliogabea dela; egotzitako egintzak ez direla egiazkoak; eta, azkenik, bere interesen defentsa egiteko, hain zuzen ere, egoki zeritzon guztia alegatu ahal izateko, interesatuari ez zitzaiola eman hamabost eguneko epea.

Hirugarrena.– HALJGAJeko 58.2 eta 63.1 ataletan xedatutakoan oinarriturik, inpugnatutako erabakiaren jakinarazpena baliogabetu daitekeela esanez egindako alegazioari dagokionez, gogorazi beharrekoa da, 63. atalean honako hau esaten dela: alde batetik, egintzak helburua lortzeko formazko baldintzak betetzen ez dituenean edo interesatuen defentsa-eza eragiten duenean, formazko akatsak baliogabetasuna orduantxe bakarrik eragingo duela; eta, bestaldetik, jarduera administratiboak eurentzat ezarritako dagoen epetik kanpo egiteak egintza baliogabetzea besterik ez duela ekarriko, betiere epeari buruzko zehaztasunek hala ezartzen badute. Beraz, honako ondorio hau atera behar da, legeak aurreikusitako zirkunstantzia batere ez da agertzen aipagai dugun kasuan, ez baita baliogabetasuna eragiten duen irregulartasuna.

Laugarrena.– Jakinarazi barik egin zen kontzentrazioa, 1996ko irailaren 27an egin zen Basaurin, eta Basauriko Ertzainetxeko agenteek egindako erreferentziako 592X9600329 txostenaren arabera, inputatuak, pankarta zeramala, parte hartu zuela aski frogatua dago, hain zuzen ere, HSBLOren 37. atalean xedatutakoaren arabera, zeinetan honako hau esaten baita: «(...) jazoerak ikusi dituzten agintaritzako agenteek emandako informazioak, betiere erruztatuek ukatu egiten badituzte, berretsi egiten badira, aski oinarri dira bidezkoa ebazteko, salbu eta kontra egiten duten frogak egon (...)».

Kasu honetan, zelan eta errekurtsogileak errekurtsoaren idazkian ukatu egin baitu inputatutako jazoeren egiazkotasuna, aipaturiko atalean xedatutakoari jarraituz, agentearen berrespena eskatu da, eta baita lortu ere, espedientean kreditatuta dagoen bezala hain zuzen.

Bosgarrena.– Azkenik, interesatuak bere interesen defentsa egiteko, hain zuzen ere, egoki zeritzon guztia alegatu ahal izateko, hamabost eguneko epea ez zaiola eman esanez egindako alegazioari dagokionez, hori ez dela egia esan behar da; zeren, 1997ko urriaren 6an eta 20an, bere bizilekuan jakinarazpena gauzatzeko pare bat ahalegin egin ondoren, jakinarazpena gauzatzea ez zenez lortu, iragarki bat jarri zen Basauriko Udalaren ediktuen taulan, eta iragarki berori 1997ko abenduaren 4ko EHAAn argitaratu zen, hain zuzen ere, jakinarazpenen arloan indarrean den legerian ezarrita dagoen legez.

Hala ere, interesatuak ez zuen aurkeztu alegaziorik, beraz, zehatzeko ahalmena erabiltzeko Araudiaren 13.2 atalean ezarritakoaren arabera, hasteko erabakia erabaki-proposamentzat jo daiteke, eta aldez aurreko izapideak egin direla kontsideratuko da. Horregatik, 1998ko urtarrilaren 5ean, hau da, interesatuari irekitze-erabakia jakinarazi zitzaionetik 32 egun igaro ostean, eman zen zigor-erabakia, betiere aplikatzeko legeriak eskatzen dituen berme guztiak errespetatuaz.

Eta guzti hori dela-eta, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1998ko urtarrilaren 5eko Erabakiaren kontra Eneko Elezkano Fernández jaunak aurkezturiko errekurtsoa ez onartzea, eta urtarrilaren 5eko erabaki hori oso-osoan berrestea.

Bigarrena.– Interesatuari jakinaraztea.

Izpta.: Segurtasun sailburuordea, José Manuel Martiarena Lizarazu.»

ERREKURTSOAK

Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, hain zuzen ere, jakinarazpen hau jasotzen denetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Aipaturiko administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu nahi izanez gero, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean aipatzen den jakinarazpena egin beharko da aldez aurretik.

Eta aipaturiko legearen 58. atalean ezarritakoa beteaz, guzti honen berri ematen dizut.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 30a.

Segurtasun sailburuordea,

JOSÉ MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.


Azterketa dokumentala