Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5364

ERABAKIA, 1998ko urriaren 29koa, Nekazaritza zuzendariarena, «San Roque» izeneko eraldaketarako nekazaritza-sozietatearen desegite eta deuseztapena Euskal Herriko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematen duena.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak (gerora, azaroaren 12ko 255/1996 Dekretuak aldatu zuen). Bada, 81/1995 Dekretuaren bidez Nekazaritza Zuzendaritzari esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko, Euskal Herriko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortzen duen dekretuari dagokionez (martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua).

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak (ENS) arautzen dituen Errege Dekretuan (abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua), bereziki 13 eta 14. ataletan, eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutakoaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

E-68 zk.ko «San Roque» ENSren desegite eta deuseztapena Euskal Herriko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu da 1998ko urriaren 28an, eta hala argitaratzen da erabaki honen bitartez. ENS horrek Meñakan du egoitza (Bizkaia). Argitalpen hau, bestetik, Euskal Herriko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Inskripzio Liburuaren 68. orriko 1. folioko bigarren idazpenaren ondorioa da.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 29a.

Nekazaritza zuzendaria,

JESÚS MARÍA ALONSO VALLEJO.


Azterketa dokumentala