
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Caja Vital Kutxa
5094
DEIALDIA, Ohiko Batzar Nagusirako.
Aurtengo urriaren 29an erakunde honetako Administrazio Kontseiluak egindako bileran, kontseilari nagusiei Ohiko Batzar Nagusira agertzeko deia egitea erabaki zen. Batzarra azaroaren 27an (ostirala) egingo da, Vital Kutxaren Fundazioaren Aretoan (Dendaraba Zentroan), 18:30ean (lehenengo deialdian) edo ordu erdi geroago (bigarren deialdian). Hona hemen
GAI-ZERRENDA
1.– Batzar Orokorraren eraketa.
2.– Kontrol Batzordearen txostena.
3.– Urteko lehen seihilekoari eta aurtengo ekitaldiaren eboluzioari buruzko txostena.
4.– Bileraren akta onartzeari buruzko akordioa.
* Galde-eskeak.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 30a.
Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JUAN MARÍA URDANGARÍN BERRIOTXOA.
RSS