Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
5087

IRAGARPENA, Osakidetzarena, zenbait zentrotarako ekografoen ekipamendua kontratatzeko espedientearen esleipena jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza Ente Publikoa, Araba kalea 45 – E – 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945-182000. Faxa: 945-137630.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Araubidea eta Kontrataziorako Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 150/20/0/00102/C999/0598-S.C.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: zenbait zentrotarako ekografoen ekipamendua.

c) Loteak: bai, 4 lote.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: EHAAren 108 zenbakia, 1998ko ekainaren 11koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 34.700.000 PTA.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko urriaren 16a.

b) Nazionalitatea: espainiarra.

c) Kontratistak eta Esleipenaren zenbatekoa: ESAOTE ESPAÑA, S.A. – lote 1, 2 eta 4 betrako eskaintza – 2. aldaera, 15.700.000 PTA; eta HEWLETT PACKARD ESPAÑOLA, S.A. – lote 3 oinarrizko eskaintza, 19.000.000 PTA. d) Baztertutakoak:

1.– G.E. MEDICAL SYSTEM ESPAÑA, S.A., 2. lotearen eskaintza-aldaeran, lizitazio-prezioa gainditzeagatik.

2.– Oinarri teknikoen plegua urratzeagatik: TOSHIBA MEDICAL SYSTEM, S.A., 2. eta 4. loteen oinarrizko eskaintzetan; ELESEN, S.L. 3. lotearen oinarrizko eskaintzan eta A baterako eskaintzan; MEDICINA ANALÍTICA CONSUMIBLES MAC, S.A. 3. lotearen oinarrizko eskaintzan eta aldaeran; SUMINISTROS Y DISTRIBUCIONES SANITARIAS, S.A. 3. lotearen oinarrizko eskaintzan eta 4. lotearen aldaeran eta ACUSONIBÉRICA, S.A. 3. lotearen oinarrizko eskaintzan.

e) Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote legezko interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.


Azterketa dokumentala