
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
5082
AGINDUA, 1998ko urriaren 22koa, Kultura Sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Tolare Baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu izendapenaz Kultura Ondasun gisa sartzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoak Kultura Ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomi Estatutuaren 10.19 atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3068/19880 Errege Dekretuaren arabera.
Bere gain hartutako eskumenez baliatuz, Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zen, uztailaren 3ko 7/1990 Legea.
Kultura sailburuordeak, Donostia-San Sebastiángo Tolare Baserriaren garrantzi kulturalaz oharturik, bere balio historiko eta arkitektonikoa kontutan hartuz, eta indarreango legezko xedapenen arabera, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen 1998ko ekainaren 8an (1998ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratuz Erabakia), Kultura Ondareari buruzko Legeak dioenari jarraiki.
Espediente hori administrazio-bidetik izapidetu ahal izateko, aipatutako 7/1990 Legearen 17 eta 11.3. atalean, eta honekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, jende guztiak espedientearen berri izan zezan, jendaurrean ikusgai jarri zen, eta batera, interesdunekiko izapidetza ere burutuz.
Horrenbestez, legez ezarritako izapidetza guztiak behar bezala beterik, Liberto Aizpurua Zuloaga eta Francisco Javier Pujana Agorreta jabekide jaunek alegazio idatzi bat aurkeztu dute.
Alegazio idatzia onesteko dagoen Plan Partzial batek egun baserria kokatuta dagoen lekutik bide bat egiteko aurrikuspenean eta higiezinaren egoera zalantzagarrian oinarriturik aurkitzen da.
Aipatu idatzia bere osotasunean atzera bota da, lehenik eta behin, edozer dela ere, udal planeamenduak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak izapidetzen dituen babes espedienteen edukiarekin adostua izan behar badu ere Kultura Ondareari dagokionean, bere Plan Orokorrean higiezinaren babesa kontutan hartzen du, berau eraistea aurrikusten duen Plan Partzialak, onesteko eta egokitzeko egonik, ez duelarik efekturik arlo horretan ez eta eraginkortasunik bere edukietan. Bestalde, higiezinaren egoera kontutan hartu zen babes espediente hau hasterako bere iraupenak merezi duela iritziz, espedientea artxibatzeko eskaera arrazoi honetan oinarritzea ez da egokitzat jo. Halere, jabe eta eskubide errealen titular den orok ondasuna egoera onean mantentzeko duen obligazioa gogorarazi da, honen muga aurri adierazpenean dagoela gehituz, egun indarrean dagoen arauditik eratortzen den bezala.
Orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta; aipatutako Legearen 17. atalak ezarritakoari jarraituta; Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoen txostena ikusirik eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak proposatuta, hau,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Tolare Baserria, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Kultura Ondare gisa sartzea.
Bigarrena.– Aipatutako Ondasunaren deskribapena burutzea II. eranskinean agertzen den moduan eta Agindu honen I. eranskinean agertzen den mugapenarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Donostia-San Sebastiángo Tolare Baserria Euskal Kultura Ondareari atxikitako Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko eskaria egitea.
Laugarrena.– Donostia-San Sebastiángo Udalari, higiezin hori babesteko bere udal hirigintzako planeamendu tresnan kontutan hartzeko eskaria egitea.
Bosgarrena.– Agindu honen berri Jabetza Erregistroari ematea, Kultura Ondareari buruzko Legearen 26. atalak diona betetzearren.
Seigarrena.– Interesdunei, Donostia-San Sebastiángo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hirigintza eta Ogasun Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari agindu hau jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
RSS