
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5081
AGINDUA, 1998ko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Balmasedako (Bizkaia) «La Inmaculada-Hijas de la Cruz» ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematen duena.
Balmasedako (Bizkaia) «La Inmaculada-Hijas de la Cruz» ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espediente ikusi da.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkitzak izapidetu du espediente hori eta indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.– Balmasedako udalerriko (Bizkaia) La Cuesta kaleko 56an dagoen eta 48007961 kode zenbakia duen «La Inmaculada-Hijas de la Cruz» ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea: orain «Congregación Hijas de la Cruz» entitateak du eta aurrerantzean «Cooperativa de Enseñanza Zubi-Zaharra» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen obligazio eta zama guztiak.
2. atala.– Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da titularitate–aldaketa eta horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS