Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5079

AGINDUA, 1998ko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Romo-Aiboa» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «Romo-Aiboa» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Gai horretan erabili beharreko legegintza ikusi ondoren, hau ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Leioako udalerrian (Bizkaia) dagoen eta 48012164 kode-zenbakia duen «Romo-Aiboa» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izenaren aldaketa onartzea; «Artaza-Romo» deituko da aurrerantzean.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala