Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5078

AGINDUA, 1998ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) Centro Autorizado de Grado Elemental «Iparragirre» Oinarrizko Mailako Baimendutako Ikastetxeari musika eskola bilakatzeko baimena emateko dena.

Musika eskola bilakatzeko eta araututako irakaskuntzak pixkanaka kentzeko Basauriko (Bizkaia) Centro Autorizado de Grado Elemental «Iparragirre» Oinarrizko Mailako Baimendutako Ikastetxeak aurkeztutako eskabidea aztertu da.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 atalean xedatutakoa garatzeko, urriaren 27ko 289/1992 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan musikaren berariazko irakaskuntza ez-arautuko ikastetxeak sortu eta jardunean jartzea arautzeko.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) bere aldi baterako xedapenetan ezartzen du musikaren irakaskuntza arautuko ikastetxeek jarraitu beharreko izapidea musika–eskola bilakatzeko; «Iparragirre» ikastetxeak xedapen horietan ezarritako izapidea jarraitu duenez, hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Ondoren zehaztutako musika-ikastetxeari 1998/99 ikasturtetik aurrera musika-eskola bilakatzeko baimena ematen zaio:

Izen orokorra: Escuela de Música Privada/Musika Eskola Pribatua.

Berariazko izena: «Iparragirre».

Egoitza: Nagusia, 40.

Udalerria: Basauri.

Titularra: Garbiñe Abendaño Olabarri.

Kode zk: 48010921.

Baimentzen diren irakaskuntzak: 2. eta 3. mailak.

Adarrak:

a) Kantua: bakarkakoa eta korukoa.

b) Instrumentu sinfonikoa: bibolina, xirula, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.

c) Instrumentu polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra. AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala