
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5076
AGINDUA, 1998ko urriaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Inglés» ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela bat zabaldu eta jardunean jartzeko baimena ematen diona.
Hezkuntza Bereziko gela bat zabaldu eta jardunean jartzeko baimena eskatuz Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Inglés» ikastetxe pribatuaren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Hezkuntzako Gipuzkoako Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman dizkiote informeak.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eman ahal izateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), eta gai horietan erabiltzekoak diren eta indarrean dauden gainerako legeak ikusi ondoren, hau
– Hezkuntza Berezia: 1 unitate.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate 120 ikasposturako edukieraz.
2. atala.– Ikastetxe hori, ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatuakoari egokitu beharko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortu direnik.
Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS