
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5075
AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Aulas Hospital Materno-Infantil» Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen berariazko izena aldatzeko dena.
Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Aulas Hospital Materno-Infantil» Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen berariazko izena aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.
Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Gai horretan erabili beharreko legegintza ikusi ondoren, hau ERABAKI DUT:
Atal bakarra.– Donostia-San Sebastiángo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen eta 20007931 kode-zenbakia duen «Aulas Hospital Materno-Infantil» Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen berariazko izenaren aldaketa onartzea; «Aulas Escolares Hospital Aránzazu / Arantzazu Ospitaleko Eskola Gelak» deituko da aurrerantzean.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS