
216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5074
AGINDUA, 1998ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) «Geurea Ikastola» ikastetxe pribatuaren berariazko izena aldatzeko dena.
Beasaingo (Gipuzkoa) «Geurea Ikastola» ikastetxe pribatuaren berariazko izena aldatzeko baimena eskatuz horren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da.
Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.– 20001100 kode-zenbakia duen «Geurea Ikastola» ikastetxe pribatuaren berariazko izenaren aldaketa onartzea; «Beasain Ikastola» deituko da aurrerantzean. Ikastetxea Beasaingo udalerriko (Gipuzkoa) Urbialde kaleko 2an dago eta «Andramendi Irakaskuntzako Koop. Elkartea» da haren titularra.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS