Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1998ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
5072

ERABAKIA, 1998ko urriaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, «Teknologia Elektronikoa» jakintza-arloko unibertsitate-eskolako irakasle titularraren plaza bat betetzeko merezimendu-lehiaketa ebatzi behar duen batzordearen osaketa argitaratzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1998ko uztailaren 27ko Erabakiaren bidez egin zen (abuztuaren 20ko «Estatuko Buletin Ofiziala»).

Unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko merezimendu-lehiaketak ebatzi behar dituzten irakasleak izendatzeko ihardupidearen gainean ondoren aipaturiko arautegietan adierazitako betebeharrak burutu dira: irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretua (urriaren 26ko «Estatuko Buletin Ofiziala»); ekainaren 13ko 1427/1986 Errege Dekretua (uztailaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala»); eta Unibertsitatearen Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Legea (irailaren 1eko «Estatuko Buletin Ofiziala»), Konstituzio Auzitegiaren 1987ko otsailaren 27ko epaiaren bidez aldatua 39.3. artikuluan (martxoaren 24ko «Estatuko Buletin Ofiziala»).

Hori ikusita, unibertsitate-eskolako irakasle titularraren plaza bat betetzeko lehiaketa ebatziko duen batzordearen osaketa argitaratzea erabaki du Errektoregoak (xehetasunak eranskinean). Plaza horretarako deialdia 1998ko uztailaren 27ko Erabakiaren bidez egin zen (abuztuaren 20ko «Estatuko Buletin Ofiziala»).

Aipaturiko batzordea, gehienez ere, lau hilabeteko epean eratuko da, Erabaki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen denetik aurrera hasita.

Interesatuek erabaki honen aurkako erreklamazioa jarri ahal izango dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen aurrean, erabakia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko den hamabost eguneko epearen barruan.

Leioa, 1998ko urriaren 21a.

ERREKTOREA.

B.O. (97-02-13ko EBO)

Irakasleen errektoreordea,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA

Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra

Deialdi-era: Merezimendu lehiaketa

Orden zkia: 125

Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa.

Batzorde Titularra:

Mahaiburua: Gerardo Aranguren Aramendia Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna.

Idazkaria: José Antonio Sainz Gómez Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Katedraduna.

Mahaikideak: Ignacio Díaz de Corcuera Díaz Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra, Angel María Aledo Amorós Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra, Iñigo Oleagordia Aguirre Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra.

Ordezko Batzordea:

Mahaiburua: Juan Carlos Jimeno Cuesta Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna.

Idazkaria: José Luis Salazar Salazar Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Katedraduna.

Mahaikideak: Manuel Sánchez Moronta Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra, Carmelo Alonso González Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra, Antxon Fernández Cobeño Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra.


Azterketa dokumentala