Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Aramako Udala
4894

Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 4. Sektoreko aldaketa puntualaren hasierako onespenaren berri ematen duena.

Aramako Udalak 1998ko urriaren 13an egindako bilkuran, 7/1985 Legeko 47.3 artikuluko quorunarekin, Ignacio Diaz Goena arkitektuak eta Jon Orue Etxeberria abokatuak erredaktatu eta Udalak berak sustatutako Aramako Planeamenduko Arau Subsidiarioen 4. Sektoreko aldaketa puntualaren dokumentuari hasierako onespena eman zion eta aldi berean, hilabetez jendaurrean jartzea erabaki zuen. Emandako epea iragarpen hau azkenengo argitaratzen duen aldizkari ofizialaren (GAO, EHAA) argitalpen datatik hasita kontatuko da.

Indarreango legeak dioena betez, espedientea hilabeteko epean jendaurrean jartzen da Udaleko Idazkaritzan, interesdunek aztertu eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Arama, 1998ko urriaren 14a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala