
207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ikaztegietako Udala
4893
IRAGARPENA, Arau Subsidiarioen aldaketaren berri ematen duena.
Ikaztegietako udal batzarrak 1998ko irailaren 30ean egindako bileran ondoren azaltzen diren bi dokumentuei,
– «Ikaztegietako Arau Subsidiarioetako AU1 eta AU3 Hirigintz Areei dagokien Arau Ordekoen aldaketa agiria»
– «1 Hirigintza aldeko barne eraldakuntzarako berarizko egitamua»,
legediak ezartzen duen quorumarekin hasierako onespena ematea erabaki zuen. Aipatutako dokumentuak, Udalaren eskariz, Gregorio León Menéndez arkikekto jaunak idatziak dira. Halaber, eta Udal Batzarrak egindako bilera berean, indarreango legediak agintzen duenari jarraiki, erabaki zuen goian adierazitako dokumentua informazio publikoan jartzea, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Epe horretan espediente orokorra edozeinek aztertu ahal izango du udal honetako Idazkaritzan astelehenetik ostiralera goizeko zortzi eta erdietatik arratsaldeko hirurak arte. Era berean aurkeztu ahal izango dira bere aurka egoki iruditzen diren alegazioak.
Ikaztegieta, 1998ko urriaren 2a.
Alkatea,
IÑAKI ZUBELDIA OTEGI.
RSS