Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
4889

ERABAKIA 1998ko urriaren 22koa, Zerbitzu zuzendariarena, «Deba Garaiko estolda nagusirako eta adar osagarrietarako obren zuzendaritza-lana. I. fasea: Eskoriatza» kontratatzeko lehiaketarako deia egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 21A/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Deba garaiko estolda nagusirako eta adar osagarrietarako obren 1. fasea, Eskoriatzakoa, zuzentzea.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatze lekua: Kontratistaren lantokia.

d) Gauzatze epea: Obraren kitapena egin arte eta hilabete bat gehiago.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Premiazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: Hamaika milioi eta seiehun mila (11.600.000) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Kontratuaren aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Uren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945-189733.

e) Telekopia: 945-189742.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Ez da sailkapen berezirik behar.

b) Bestelakoak: Azkeneko hiru urteotan enpresak egindako lan eta zerbitzuen negozio zifra globalari buruzko aitorpena.

– Enpresarioen eta zuzendaritzako langileen, eta, bereziki, kontratua burutzearen arduradun izango diren langileen titulazio akademikoak eta profesionalak.

– Enpresak azken hiru urteotan egin dituen zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, zenbatekoa, datak eta zein erakunde publiko edo pribaturentzat egin ziren zehaztuko duena.

– Kontratuan parte hartuko duen talde teknikoaren deskribapena.

– Azken hiru urteotan bataz beste zenbat langile eta zuzendaritza taldean zenbat kide izan dituen azalduko duen agiria.

– Kontratua burutzeko enpresak duen material, instalazio eta ekipo teknikoei buruzko aitorpena.

– Enpresarioek kalitatea kontrolatzeko hartutako neurrien, eta dituzten azterketa eta ikerketarako baliabideen gaineko aitorpena.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 1998ko azaroaren 16ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.6.3. puntuan ezarritakoaz gain, egin beharreko lanen azalpen memoria, lan taldearen zerrenda, unitatez unitateko prezioen taula.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.– Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen 2ko 8.era, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdiko epea, behin eskaintzak irekitzen direnetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Lakua 2, 4. bilera aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1998ko azaroaren 17a. Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, 1998ko azaroaren 27an egiteko utziko da.

e) Ordua: 11:00.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala