Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
4888

ERABAKIA, 1998ko urriaren 22koa, Zerbitzu zuzendariarena, Elgoibarren San Lorentzo errekaren uholdeak galarazi eta erreka bideratzeko obrak (1. zatia) burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 27/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Errekaren ibilgu zaharra zuzendu eta zabaltzea, ur gehiago hustu dezan.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatze lekua: Elgoibar (Gipuzkoa).

d) Gauzatze epea: Bederatzi (9) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Premiazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: Berrehun eta sei milioi berrehun eta berrogeita hamabi mila hirurehun eta laurogeita bat (206.252.381) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Gipuzkoako Uren Zerbitzua.

b) Helbidea: Foruen pasealekua, 1-1.a

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20005.

d) Telefonoa: 943-424520.

e) Telekopia: 943-423810.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: E taldea, 5 azpitaldea, e) maila.

b) Bestelakoak: Ez da bestelakorik eskatzen.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 1998ko azaroaren 16ko 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.3 puntuan ezarritakoaz gain, obra nola egingo den azalduko duen memoria, egin beharreko lanen programazioa, makinen zerrenda, adituen zerrenda izenduna eta kontratistaordeen zerrenda aurkeztu beharko da.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.– Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko 2ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Eskaintzak irekitzen diren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabete eta erdi.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Lakua 2, 4. bilera aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1998ko azaroaren 17a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 1998ko azaroaren 27an irekitzeko utziko dira.

e) Ordua: 11:15.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala