Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
4882

IRAGARPENA, «Euskal Herriko Poliziaren Museoaren erakuslekuak diseinatu, prestatu eta instalatzeko» espedientea (A-248/98 zk.) esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetu duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: A-248/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: idazpuruan adierazitakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarpena argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 1998ko abuztuaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (158 zk.); 1998ko uztailaren 29ko Estatuko Buletin Ofiziala (180 zk.).

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Berrogeita hamar milioi (50.000.000) pezeta.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko urriaren 1a.

b) Kontratista: SORMEN CREATIVOS, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi milioi hirurehun eta hogeita zazpi mila ehun eta laurogeita hemeretzi (49.327.199) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 1a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala