Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4881

LEHIAKETA. Iragarpena, «Servicio Vasco de Vivienda, ETXEBIDE» kudeatu eta ustiatzeko zerbitzu kontratua esleitzeko. (KBN C02/26/1998 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.-

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza (Kontratazio Batzorde Nagusia).

c) Espediente zenbakia: C02/26/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.-

a) Helburua: «Servicio Vasco de Vivienda, ETXEBIDE» kudeatu eta ustiatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): behin betiko bermea utzi ondoren Administrazioak lanak hasteko agindua emango du eta 1999ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.-

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.-

Guztira: berrehun eta hogeita hemeretzi milioi berrehun eta hirurogeita hamabi mila ehun eta berrogeita hamaika (239.272.151) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: kontratu aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzako Azterlan, Plangintza eta Aurrekontuetarako Zerbitzua.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea kaleko 2a, Lakua II eraikineko 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-18.89.27.

e) Faxa: 945-18.90.18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko abenduaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko abenduaren 7ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehazten dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.– Helbidea: Wellingtongo dukea kaleko 2a, Lakua II eraikineko beheko solairua.

3.– Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea kaleko 2a, beheko solairua (Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1998ko abenduaren 7a.

e) Ordua: 13:00.

10.– Bestelako argibideak. Ez.

11.– Iragarpen gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio). 1998ko urriaren 16a.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala