
207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Madrilgo Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
4880
EDIKTUA, 0659/87 betearazteko judiziotik datorrena.
Epaitegi honetan 0659/87 betearazteko judizioaren autoak egiten ari direla jakinarazten da. Judizio hori Caja Postal de Ahorros delakoak eskatu du Luis Fernández Ramos jaunaren aurka. Autoetan hau argitaratzea ebatzi da: 1994ko azaroaren 28ko auto batean, ondoren zehazten den funtsa bahitu zela. <P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen funtsa: landakoa, «Carballeira de Doña Conchita» izenekoa, hariztia, Becerrá udalerri eta hiribilduan kokatua. Artxiboko 408 liburukian, 159. folioan inskribatuta, 9.302 zenbakiaz, Becerráko (Lugo) artxiboko 126. liburuan. Jabeak auzipetuak dira: Luis Fernández Ramos eta Juliana Orgaz Alonso. Tronko, korritu eta kostuengatik autoetan eskatutako diru-zenbatekoei erantzuteko egin da hori.
Eta Luis Fernández Ramos jaunari eta bere emazteari, Juliana Orgaz Alonso andreari, formalki jakinarazteko, Hipotekari buruzko Araudiaren 144. atalean jarritako ondorioetarako eta argitaratzeko, ediktu hau eman eta izenpetu dut Madrilen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko irailaren hogeita hamarrean.
IDAZKARIA.
RSS