Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4878

AGINDUA, 1998ko urriaren 14koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, «Giza Eskubideak / Derechos Humanos» lemapeko idazlan eta kartelgintza lehiaketarako dei egiten duena.

Eusko Jaurlaritzaren Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak beti izan du sentikortasun berezia pertsona edo gizarte talde arbuiatuenekiko. Saila, bere eskuduntzen esparruan, behin eta berriz ahalegindu da zerbitzuak eta iharduerak babestu eta garatzeko bideak sortzen, horrelako egoerei bidezko erantzuna emateko. Giza Eskubideak babestu eta sustatzea, bada, oinarri bihurtu dira Sail honen eginkizunetan.

Izan ere, xede horretarako ematen diren arauez eta burutzen diren iharduketez gain, bidezko erizten zaio beste bide batzu sustatzeari gizartea bizitu eta kontzientziatzeko. Bide horien artean hezkuntza aldian partehartzea funtsezko baliabide agertzen da, eskubide horien ezagupena eta begirunea suspertzeko.

Honek guztiak aipamen berezi bat merezi du aurten Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren onarpena ospatzen den Berrogeita Hamargarren Urteurren honetan, une egokia baita Deklarazioaren printzipioak berresteko, eta baita gizarte-ordena bat izateko eskubidea azpimarratzeko ere, eta bertan aldarrikatzen diren eskubideak eta askatasunak aintzat hartuak eta burutuak izateko.

Ildo honetan, konpromiso honetaz jabeturik eta 50. Urteurrenaren Oroipenean parte hartu nahirik, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ekimenez, Deklarazio Instituzional bat egin zuen Eusko Jaurlaritzak, 1998ko ekainaren 9ko Hitzarmenari jarraiki. Deklarazio Instituzional horretan adierazten zuen «bere erabateko atxikimendua, bere konpromisoa berrituz, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalarekin», eta, aldi berean, dei egiten zuen sortzen diren ekimen guztietan parte hartzeko eta gure bizitzako alor guztietan Deklarazioaren izpiritua sustatzeko.

Konpromiso honi jarraituz, 50. Urteurrenaren Oroipenaren kariaz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, beste jarduera batzuen artean, aurreko urteetan bezala «Giza Eskubideak / Derechos Humanos» lemapeko idazlan eta kartelgintza lehiaketa antolatzeko asmoa dauka Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleentzat.

Horiek horrela, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– «Giza Eskubideak / Derechos Humanos» lemapean idazlan eta kartelgintza lehiaketarako deialdia egiten da, 1998 urterako, agindu honen eraskinean agertzen diren oinarri-arauetan zehazten denaren arabera.

Lehiaketak honako hauek ditu xede:

– Giza Eskubideen sustapen eta zabalkundean gazteen partehartzea suspertzea.

– Gizartea gai horri buruz kontzientziatzeko akuilatu eta horretarako laguntza ematea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 14a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

ERANSKINA

OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.– «Giza-Eskubideak / Derechos Humanos 1998» lemapeko idazlan eta kartelgintza lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxeetako edo ikastetxe pribatuetako DBH, BBB, UBI, IEE eta LHko ikastaldeek hartu ahal izango dute parte.

Modalitate bakoitzean bina talde ezarri dira:

– 15 urte bitartekoak,

– 16 urtetik gorakoak.

Bigarrena.– Aurkezten diren lanek, dagozkien modalitatearen arabera, honako ezaugarriak izan beharko dituzte:

* Idazketa modalitatea.

Idazlanak gehienez lau orrikoak izango dira, mekanografiatuak. Hala ere, idazlana prestatzeko aurretik egindako lanari buruzko agiriak onartuko dira.

* Kartelgintza modalitatea.

1.– Dauden tekniketatik edozein erabili ahal izango da aurkeztu beharreko lanak egiteko: akuarela, tinta, oleoa, argizaria, ikatz-ziria, etab.

2.– Lan horiek gehienez 50x80 cm-koak izan beharko dira, eta euskarri batean bidali behar dira.

Hirugarrena.– Lanek argitaratugabeak izan beharko dute eta nahitaez Giza Eskubideekin eta Bakearekin zerikusia duen edozein alderdi izango dute gai.

Aurretik beste lehiaketaren batean saria jaso duten lanak ez dira honetan kontutan hartuko.

Laugarrena.– Aurkeztu beharreko lanak ikasgelako ikasleek egingo dituzte, banaka eta irakasle baten zuzendaritzapean. Lehiaketan aurkeztutako lanaren zuzendaritza daraman irakasleak egiaztatuko du lanaren jatorria eta dagokion ikastetxea zein den adieraziko du.

Bosgarrena.– Ikastetxeetako zuzendariek nahiz ikasleek berek aurkez ditzakete lanak, posta ziurtatuaz nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean ezarritako bideetako batez baliatuz, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan (Wellingongo Dukea, 2, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Lan bakoitzarekin, eskabide-orria (Agindu honetako I Eranskina) bidali behar da, behar bezala beteta, eta kartazalean nahiz zorroaren kanpoaldean zein modalitate eta adin-taldekoa den adierazi behar da.

Lanak aurkezteko epea 1998ko azaroaren 20an amaituko da.

Seigarrena.– Lan batek irabaziko du modalitate eta adin-talde bakoitzean, eta irabazleei honako sari hauek emango zaizkie:

– Astebeteko bidaia bi lagunentzat Nazio Batuen egoitzara, New Yorken, 1999ko eskola-egutegiak hartzen duen oporraldian egingo da bidaia, antolaketa arrazoiengatik data aldaketa ematen ez bada.

– Plaka oroigarri bat irabazlearen Ikastetxerako.

Irabazlearen ikasgelako haurrak Umeentzako Gabonetako Parkean sariak banatzeko ekitaldian parte hartzera gonbidatuko ditugu.

Zazpigarrena.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendariari dagokio sariak esleitzea, horretarako izendatutako epaimahaiaren proposamenez. Honako pertsona hauek edo bere ordezkoek osatuko dute epaimahaia: – Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria, lehendakari arituko dena, kalitateko botoa izango du eta berak ebatziko du berdinketa gertatuz gero.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiko lehendakaria edo berak izendatutakoa.

– Nestor Basterretxea Arzadun jn.

– Nazioarteko Amnistiako Euskal Herriko Batzordeko lehendakaria edo berak izendatutakoa.

– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko teknikari batek egingo du idazkari lana.

Lanak baloratzerakoan honako hauek hartuko dira kontutan: lanen kalitatea, lehiatzaileen adina eta ikuspegiaren originaltasuna.

Epaimahaiak esleitzeke utz dezake modalitate bat baldin eta egindako lanak kalitate aski ez duela erizten badio. Halaber, ohorezko aipamenak ematea erabaki ahal izango du lan batek merezi duela eritziz gero.

Zortzigarrena.– Sarien esleipena ikasleei berei eta saritutako ikastetxeetako zuzendariei jakinaraziko zaie, eta jendaurrean eskuratuko zaie horretarako Bilbaoko Erakustazokan antolatuko den 1998-99ko Umeentzako Gabonetako Parkean Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokian antolatuko den ekitaldi batean.

Saritu gabeko lanen jatorrizkoak dagozkien ikasleei itzuliko zaizkie.

Bederatzigarrena.– Saridun suertatzen diren lanak eta horien ustiatze eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren eskupean geldituko dira eta bere ondarean sartuko.

Hamargarrena.– Lanak lehiaketan aurkezteak oinarri-arauetan ezarritakoa erabat onartzea dakar.

I. ERANSKINA

GIZA-ESKUBIDEAK / DERECHOS HUMANOS - 1998»

LEMAPEKO IDAZLAN ETA KARTELGINTZA LEHIAKETA

GIZA ESKUBIDEEN ETA JUSTIZIAREKIKO LANKIDETZARAKO ZUZENDARITZA

JUSTIZI, EKONOMI, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA

ESKATZAILEAREN DATUAK:

Izena: Helbidea:

Herria: .................................................. Probintzia: ................................. Telefonoa:

Lehiaketa modalitatea:

n Idazlana

n Kartela

Adina: .............................

DATU AKADEMIKOAK

Ikastetxea:

Ikasturtea:

Ikastetxeko Helbidea

Telefonoa

Lana ziurtatutako Irakaslea

LANEN IZENBURUAK:

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

Tokia eta data:

Eskatzailearen sinadura: Irakaslearen sinadura:


Azterketa dokumentala