
207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4876
ERABAKIA, 1998ko irailaren 17koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Euskadiko Gas Baltzuari Arrasateko Udalerrian Garagartzako Erregulazio eta Neurketa Estazioaren (ENE) instalazio mekanikoak eta eremu horretan dauden kanalizazioekiko lotunea kokalekuz aldatzeko baimena ematen diona. Erf.: 24.155/C.G.C. 3/98/Ml.
Pilar Urruticoechea Uriarte andreak, «Euskadiko Gas Baltzuaren» izenean ordezkari dela, Arrasateko udalerrian Garagartzako Erregulazio eta Neurketa Estazioaren (ENE) instalazio mekanikoak eta eremu horretan dauden kanalizazioekiko lotunea kokalekuz aldatzeko baimena eskatu du 98-01-12an.
Espedientea erabakitzean ondoko gertakariak aintzat hartu beharko dira eta erreferentzia egin beharko zaie:
GERTAKARIAK
Bat.– Industria eta Energia Ministerioaren 81-04-07ko Aginduaren bidez (81-05-04ko EBO), Gipuzkoako lurraldean industriarako gas naturala hornitzeko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida Enagas enpresari eman zitzaion.
Bi.– Euskal Herriko Industria eta Energia Saileko 83-07-15eko Aginduaren bidez (83-08-10eko EHAA), «Empresa Nacional de Gas, SA» enpresak «Euskadiko Gas Baltzuari» emandako administrazio-titulartasunaren lagapena eta eskualdatzea baimendu zen.
Hiru.– Eusko Jaurlaritzako Industri eta Merkataritza Sailaren 88-05-26ko Aginduaren bidez (88-06-01eko EHAA), «Gasdoc, SA» enpresari -enpresa honek, 88-11-29an, Akziodunen Batzar Nagusiaren erabakia medio, baltzu-izena aldatu eta «Naturgas, SA» izena hartu zuen- eman zitzaion etxean eta merkataritzan erabiltzeko gas naturala hornitzeko zerbitzu publikoa Gipuzkoako lurralde historikoko hainbat udalerritan egiteko administrazio-emakida eta udalerri hauen artean zegoen Arrasate.
Lau.– Maiatzaren 28ko 123/1996 Dekretuaren bidez -hil bereko 30eko EHAAn argitaratu zen-, Eusko Jaurlaritzak irenspen bidezko bategitea onartu zuen eta honen indarrez «Euskadiko Gas Baltzuak» «Naturgas, SA» baltzua irentsi zuen.
Bost.– 96-12-12ko Erabakiaren bidez (97-01-14ko EHAA), Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak «Naturgas, SA» baltzuari etxean eta merkataritzan erabiltzeko gas naturala Gipuzkoako lurralde-esparruan hornitzeko emandako administrazio-emakidak «Euskadiko Gas Baltzuaren» alde eskualdatzeko baimena eman zuen; hauen artean zegoen Arrasateko udalerriari zegokion emakida.
Sei.– Espedientea jendaurrean jarriz, dagokion iragarkia argitaratu zen «El Diario Vasco» egunkarian 98-05-05ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 98-05-11n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 98-05-20an, eta iragarkia Arrasateko Udalera bidali zen iragarki-taulan jartzeko.
Zazpi.– Espedientea jendaurrean jarrita egon den bitartean, eraginpean dauden titular pribatuek edota erakunde publikoek ez dute arrazoibiderik aurkeztu.
Erabaki hau ondokoetan oinarritzen da:
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari dagokio espediente hau erabakitzeko aginpidea, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren hirugarren aldaketa den urriaren 14ko 227/1997 Dekretuak ezartzen duenari jarraiki.
Bi.– Ekainaren 15eko 10/1987 Legeak (87-06-17ko EBO), Gas Egoerako Erregaien inguruko Jardueren Garapen Koordinatua burutzeko Oinarrizko Arauei buruzkoak, eta urriaren 26ko 2913/73 Errege Dekretuak (73-11-21eko EBO) onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Araudiak, gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena beharrezkoa dela ezartzen dute.
Hiru.– Espedientea bideratzean egiaztatuta geratu da aipatutako legerian jasotako betekizun eta baldintzak betetzen direla.
Aipatutako legezko aginduak eta bat datozen ezarpen orokorreko gainerako xedapenak Ikusita, ondokoa
ERABAKI DUT:
1) Baimeta Ematea Euskadiko Gas Baltzuari Arrasateko udalerrian Garagartzako Erregulazio eta Neurketa Estazioaren (ENE) instalazio mekanikoak eta eremu horretan dauden kanalizazioekiko lotunea kokalekuz aldatzeko.
Sare honen eta Erregulazio eta Neurketa Estazioaren instalazio mekanikoen ezaugarriak aurkeztutako proiketuaren oroitidazki eta planoetan azaltzen dira, eta ondokoak dira:
– ENEaren trazadura eta kokalekua: Arrasateko udalerria, Garagartza auzoa.
– Lotuneen guztizko luzera: 106 m.
– Tutueria: 4»-ko diametroko SCH 40 altzairuzkoa, 2»-ko diametroko SCH 80 altzairuzkoa eta 110 mm-ko diametroko eta 10 mm-ko lodierako polietilenozkoa.
– ENErako sarrera-kanalizazioko gehieneko zerbitzu-presioa: 16 bar.
– ENEtiko irteera-kanalizazioko gehieneko zerbitzu-presioa: 4 bar.
– ENEaren instalazio mekanikoek erregulazio-linea bikoitza daukate, 1.000 m.3(n)/h edukierarekin.
– Aurrekontua: 2.384.055 PTA.
2) Erabaki honen bidez baimentzen diren instalazioak Arrasateko udalerrian «Garagartzako Erregulazio eta Neurketa Estazioa eta eremu horretan dauden kanalizazioekiko lotunea kokalekuz aldatzea» izenez aurkeztutako proektuarekin eta gainerako dokumentazio teknikoarekin bat etorriz burutu beharko da. Proiektuaren egilea Jesús Martínez de Luco industri injinerua izan da, eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Injineruen Elkargo Ofizialaren oniritzia jaso du 97-05-08an 950445 zenbakiarekin.
3) Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Araudi Orokorra, 1974ko azaroaren 18ko Industria eta Energia Ministerioaren Aginduaren bidez onartutako Gas Egoerako Erregaien Sare eta Hartuneen Araudia eta 1983ko urriaren 26ko Ministro Agindua bete beharko dira uneoro.
4) Baimendutako instalazioak abiarazteko epea 12 (hamabi) hilabetekoa izango da, eraginpean dauden finkak benetan okupatzen direnetik hasita.
5) Onartutako Proiektuan ageri diren oinarrizko datuen gaineko aldaketak egiteko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren baimena beharko da.
6) Indarreko xedapenekin bat etorriz, emakidadun enpresak emakidaren eremu barruko instalazioetan egin beharreko ikuskapen, saio eta probak, orokorrak zein zatikakoak, Gipuzkoako Lurralde Bulegoari jakinarazi egin beharko dizkio behar besteko aurrerapenez.
7) Instalazio-lanak amaitutakoan, Lanen Zuzendaritzak azken ziurtagiri bat bidali beharko dio Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, teknikari aginpidedun batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak oniritzia, eraikitako behin-betiko trazadura eta ezaugarriak jasoz, hartuneak eta guzti, eta instalazioen eraikuntza eta muntaketa Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoak onartutako Arauekin eta aplikagarriak diren gainerako Arau Teknikoekin bat etorriz burutu direla adieraziz.
8) Euskadiko Gas Baltzuak instalazioak amaitu izanaren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, honek behin-betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan. Baldintza hori bete gabe ezin izango da instalazioa martxan jarri.
Baimen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten.
Erabaki honen kontra errekurtso arrunta jar daiteke Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzaren aurrean, erabakia jakinarazten denetik hasi eta Hilabeteko epean, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 17a.
Industri, Energi eta Meategian Administraziorako zuzendaria,
MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.
RSS