
207. zk., 1998ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4875
ERABAKIA, 1998ko uztailaren 23koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Hernaniko udalerrian Hernaniko sarea zabaltzeko instalazioen 1. Fasea-Macasarako hartunea eraikitzeko baimena ematen diona «Sociedad de Gas de Euskadi S.A.» enpresari. Erref.: 24.140/C.G.B. 33/97/Ml.
Pilar Urruticoechea Uriarte andreak bere izenean eta «Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.» enpresa ordezkatuz, Hernaniko udalerrian, Hernaniko gas natural sarea zabaltzeko instalazioak eraikitzeko baimena eskatu du, 97-06-18an.
Espedientea erabakitzean aintzat hartu beharko dira ondoko gertakariak eta erreferentzia egin beharko zaie:
GERTAKARIAK
Bat.– Industria eta Energia Ministerioaren 81-04-07ko Aginduz (EBO 81-05-04), Gipuzkoako Lurraldean industriarako gas naturala hornitzeko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida ENAGAS enpresari eman zitzaion.
Bi.– Euskal Herriko Industria eta Energia Saileko 83-07-15eko Aginduz (EHAA 83-08-10), «Empresa Nacional de Gas, S.A.» enpresak «Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.» enpresari emandako administrazio-titulartasunaren lagapena eta eskualdatzea baimendu zen.
Hiru.– Espedientea jendaurreko informazioan jarriz, dagokion iragarkia argitaratu zen «El Diario Vasco» egunkarian 98-04-03an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 98-04-14an eta Euskal Herriko Ardularitzaren Aldizkarian 98-05-04an, eta iragarkia Hernaniko Udalera bidali zen iragarki-taulan jartzeko.
Lau.– Jendaurreko informaziorako epean, erasandako titular pribatuek edota Erakunde Publikoek ez dute arrazoibiderk aurkeztu.
Erabaki hau ondokoetan oinarritzen da:
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari dagokio espediente hau erabakitzeko eskumena, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren hirugarren aldaketa den urriaren 14ko 227/1997 Dekretuak ezartzen duenari jarraiki.
Bi.– Ekainaren 15eko 10/1987 Legeak (EBO 87-06-17), gas-egoerako erregaiekiko jardueren garapen koordinatua burutzeko Oinarrizko Xedapenei buruzkoa, eta urriaren 26ko 2913/1973 EDk (EBO 73-11-21) onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Araudiak, gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena beharrezkoa dela ezartzen dute.
Hiru.– Espedientea bideratzean egiaztatuta geratzen da aipatu legedian jasotako betekizun eta baldintzak betetzen direla. Aipatu legezko arauak eta ezarpen orokorreko gainerako xedapenak ikusita, ondokoa
ERABAKI DUT:
1) Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresari Hernaniko Udalerrian, Hernaniko gas natural sarea zabaltzeko instalazioen I. fasea-Macasarako hartunea eraikitzeko Baimena ematea.
Sare honen ezaugarriak aurkeztutako proiketuaren memoria eta planoetan azaltzen dira, eta ondokoak dira:
Altzairuzko hodia, kalitatea: API-5L- B maila, 4» diametroa eta 3,60 mmko lodiera, eta 2» diametroa eta 3,60 mmko lodiera.
– Luzera: 284 m.
– Jatorria: Hartunearen V-70 A eta V-73 A erpinetatik, Irurena paper-fabrikara.
– Amaiera: Macasa enpresarako hartune-balbula.
– Garraioaren presio erlatibo gorena: 16 bar.
– Gas naturalaren abiadura gorena: 30 m/s.
– Altzairuzko hodiaren estaldura: estrusionatutako polietilenoa, 2 mmko lodierakoa.
– Aurrekontua: 3.324.441 PTA.
2) Erabaki honen bidez baimentzen diren instalazioak Hernaniko udalerriko «Macasarako hartunea-Hernaniko Sarearen Zabalkuntza-I. fasea» izenez aurkeztutak proektuarekin eta gainerako dokumentazio teknikoarekin bat etorriz burutu beharko da. Proiektuaren egilea Luis Pérez Varela industri injinerua izan da, eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Injineruen Elkargo Ofizialak oniritzia jaso du 97-03-06an 970022 zenbakiarekin.
3) Urriaren 26ko 2913/1973 EDaren bidez onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Araudia, 1974ko azaroaren 18ko Industria eta Energia Ministerioaren Aginduaren bidez onartutako Gas Erregaien Sare eta Hartuneen Araudia eta 1983ko urriaren 26ko Ministro Agindua bete beharko dira uneoro.
4) Baimendutako instalazioak martxan jartzeko epea 12 (hamabi) hilabetekoa izango da erasandako lursailak okupatu eta hurrengo egunean hasita.
5) Onartutako Proiektuan ageri diren oinarrizko datuen gaineko aldaketak egiteko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren baimena beharko da.
6) Indarreko xedapenekin bat etorriz, esleipendun enpresak emakidaren esparruaren barruko instalazioetan egin beharreko ikuskapen, saio eta probak, orokorrak zein zatikakoak, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi egin beharko dizkio behar besteko aurrerapenez.
7) Instalazio-lanak amaitutakoan, Lanen Zuzendaritzak azken ziurtagiri bat bidali beharko dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, eskudun teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak oniritzia, eraikitako behin-betiko trazaera eta ezaugarriak jasoz, hartuneak eta guzti, eta instalazioen eraikuntza eta muntaketa Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak onartutako Arauekin eta aplikagarriak diren gainerako Arau Teknikoekin bat etorriz burutu direla adieraziz.
8) Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak instalazioen amaiera jakinaraziko dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari Abiarazte Akta egiteko. Baldintza hori bete gabe ezin izango da instalazioa martxan jarri.
9) Erabaki honetako gainerako baldintzetan finkatutakoaren kaltetan izan gabe, instalazioek ondoko betekizunak bete beharko dituzte:
A) Pasabide-zortasun iraunkorra sarean: 4 m zabaleko lur-zatia —bina metro hodiaren ardatzaren albo banatara—, lur-zati horretan barrena hodiak eta beharrezko diren gainerako osagarriak sartuko dira lurpetik, eta instalazioek ondoko jabari-mugapenak izango dituzte:
– Debekatuta dago goldaketa edo antzeko lanak egitea berrogeita hamar zentimetrotik gorako sakoneran, eta zortasun iraunkorreko eremuan zuhaitzak edo zuhaiskak landatzea.
– Instalazioen mantenua eta zaintza egiteko behar diren langile eta ekipoen sarbidea libre egon beharko du, eta eragiten dituzten kalteak ordaindu egin beharko dituzte.
B) Debekatuta egongo da instalazioak kaltetu edo beren funtzionamendu egokia oztopatu lezakeen lanak edo jarduerak burutzea, trazaeraren ardatzaren albo bietatik 5 m-tik beherako distantziara. Aurreko distantziak murriztu egin ahal izango dira zortasun iraunkorreko eremuarekin bat etorri arte, baldin eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari berariaz baimena eskatu eta honek kasu bakoitzerako finkatutako baldintzak betetzen badira.
C) Aldi baterako okupazioa: lanak burutzeko lursail bakoitzeko lurzatien planoetan ageri diren lurrak okupatuko dira, lanek erasandako ondasun eta eskubide bakoitzaren zerrenda zehatzean adierazitakoaren arabera.
Baimen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereizita ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten.
Erabaki honen kontra Errekurtso Arrunta jar daiteke Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzaren aurrean, erabakia jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbudeari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 23a.
Industri, Energi eta Meategian Administraziorako zuzendaria,
MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.
RSS