Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
4761

IRAGARPENA, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Joko eta Ikuskizun zuzendariaren Erabakiak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizkien arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da. Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazioa Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.ataletan xedatutakoa betez. <P ALIGN="JUSTIFY">Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

1.– 15 egun balioduneko epea duela jakinarazten zaio, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bere eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, egoki baderitzo, jardunbidean zehar erabili nahi dituen frogak proposatzeko. Halaber, Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2.ean dagoen Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan espedientea ikusteko aukera du.

2.– Halaber, jakinarazi egiten zaio epe horretan zigor-ihardunbidea irekitzen duen erabakiaren edukiaren aurka alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori erabaki proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zigor-erabakiaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko dela. IZEN-ABIZENAK ESP.ZK LEGE-HAUSTE DATA IREKITZEKO DATA HAUTSI ARAUA APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP. FECHA INFRACCIÓN FECHA INCOACIÓN ART. INFRINGIDO

GARCÍA GONZÁLEZ, JAVIER 84/98-TG 02-06-98 27-07-98 70.3 y 1

COLCHERO FERNÁNDEZ, FLORENCIO 85/98-TG 31-05-98 27-07-98 70.3 y 1

PÉREZ CABALLERO, JUAN 98/98-RT 18-08-98 27-08-98 21 e)

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 5a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala