Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
4760

IRAGARPENA, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearena, bertako zenbait zentrotako Garbiketa Orokorraren zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoaren berri emateko dena.

Toki Erregimenaren alorrean indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartzen duen apirilaren 18ko 781/1986 Legebidezko Errege Dekretuaren 122. eta hurrengo artikuluen betekizunean, zortzi egunetako epean zehar, deialdi hau beronen pekoa izango duten Administrazioko Klausula Berezien Plegua jendaurreratzen da. Aipatu epean zehar, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (G.U.F.E.) ebatziko dituen erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Aldi berean, aipatu 122. artikuluaren 2) lerrokadaren babespean Lehiaketa iragartzen da, lizitazioa, beharrezkoa gertatzen denean, Administrazio Klausula Berezien Pleguaren aurka erreklamazioak egitearen kasuan luzatua geratuko bada ere.

1.– Erakunde Adjudikataria:

a) Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (G.U.F.E.).

b) Espedientearen zenbakia: 9/1998.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskribapena: Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, G.U.F.E.-ren hurrengo zentroei Garbiketa Orokorraren zerbitzua.

– Zerbitzu Nagusiak.

– U.A.S. Dolaretxe.

– Adinekoen Zentroen sarea.

– Zumelegi Egoitza.

– Madarias Egoitza.

– Zallako Lusa Egoitza.

– Udaloste Egoitza.

3.– Lizitazio-mota.

– 1 Lotea: Zerbitzu Nagusiak.

* Zifratan: 5.610.000 PTA.

* Hizkitan: Bost milioi seiehun eta hamar mila pezeta.

– 2 Lotea: U.A.S. Dolaretxe.

* Zifratan: 4.420.000 PTA.

* Hizkitan: Lau milioi laurehun eta hogei mila pezeta.

– 3 Lotea: Adinekoen Zentroen Sarea.

* Zifratan: 33.920.000 PTA.

* Hizkitan: Hogeita hamahiru milioi bederatziehun eta hogei mila pezeta.

– 4 Lotea: Zumelegi Egoitza.

* Zifratan: 7.470.000 PTA.

* Hizkitan: Zazpi milioi laurehun eta hirurogeita hamar mila pezeta.

– 5 Lotea: Madarias Egoitza.

* Zifratan: 2.660.000 PTA.

* Hizkitan: Bi milioi seiehun eta hirurogei mila pezeta.

– 6 Lotea: Zallako Lusa Egoitza.

* Zifratan: 7.470.000 PTA.

* Hizkitan: Zazpi milioi laurehun eta hirurogeita hamar mila pezeta.

– 7 Lotea: Udaloste Egoitza.

* Zifratan: 280.000 PTA.

* Hizkitan: Berrehun eta laurogei mila pezeta.

Osoko Zenbatekoa: Hirurogeita bat milioi zortziehun eta hogeita hamar mila (61.830.000) pezeta.

4.– Urteak:

– Ekitaldia: 1999.

– Osoko zenbatekoa: 61.830.000 PTA.

5.– Egiteratzeko epea: 1999 ekitaldian zehar (urte 1).

6.– Bermeak.

– 1 Lotea: Zerbitzu Nagusiak 112.200 PTA

– 2 Lotea: U.A.S. Dolaretxe 88.400 PTA

– 3 Lotea: Adinekoen Zentroen Sarea 678.400 PTA

– 4 Lotea: Zumelegi Egoitza 149.400 PTA

– 5 Lotea: Madarias Egoitza 53.200 PTA

– 6 Lotea: Lusa Egoitza 149.400 PTA

– 7 Lotea: Udaloste Egoitza 5.600 PTA

7.– Tramitazioa, prozedimendua eta adjudikatzeko era:

a) Tramitazioa: Ohikoa.

b) Prozedimendua: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

8.– Argibidea:

a) Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen Bulego Nagusietan; Mazarredo zumardia kalea 22, beheko solairua; 48009 - Bilbao: Telefonoa: 94 - 4207801; Faxa: 94-4207655.

b) Agiriak eta argibidea lortzeko epemuga: eskaintzak jasotzeko epemugarena.

9.– Kontratugilearen berariazko betekizunak:

Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak begiratu.

10.– Eskaintzak edo partehartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko epemuga: Lehiaketa Publikoaren iragarkia «Europako Batasunaren Aldizkarian» (EBAO) argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatutako berrogeitahamabigarren (52) eguneko hamabi (12:00) orduak arte».

b) Aurkezteko dokumentazioa: Administrazio Klausula Berezien Pleguetan eta Preskripzio Teknikoetan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (Erregistro Orokorra).

2.– Helbidea: Mazarredo Zumarkalea 22, Beheko Solairua.

3.– Udalerria eta posta kodea: 48009 - Bilbao (BIZKAIA).

d) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoeneko epea: Administrazio Publikoetako Kontratuen Legeko 84 eta 90 artikuluetan xedatzen denarekin adostasunean.

11.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (Batzar Aretoa).

b) Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 22.

c) Udalerria: Bilbao.

d) Data: Administrazio Klausula Berezien Pleguaren arabera. 12.– Bestelako argibideak: Erabiltzeko diren adjudikatzeko irizpideak Baldintza Teknikoen Pleguetan eta ezaugarrien Kuadroan daude.

13.– Iragarkia bidaltzeko data: 1998ko urriaren 6.

Bilbao, 1998ko urriaren 6a.

G.U.F.E.-ko Patronatu Kontseiluko buru gorena,

JOSU BERGARA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala