Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
4759

IRAGARPENA, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearena, bertako zentroak jaki-elikagaiez hornitzeko lehiaketaren berri emateko dena.

Toki Erregimenaren alorrean indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartzen duen apirilaren 18ko 781/1986 Legebidezko Errege Dekretuaren 122. eta hurrengo artikuluen betekizunean, zortzi egunetako epean zehar, deialdi hau beronen pekoa izango duten Administrazioko Klausula Berezien Plegua jendaurreratzen da. Aipatu epean zehar, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (G.U.F.E.) ebatziko dituen erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Aldi berean, aipatu 122 artikuluaren 2) lerrokadaren babespean Lehiaketa iragartzen da, lizitazioa, beharrezkoa gertatzen denean, Administrazio Klausula Berezien Pleguaren aurka erreklamazioak egitearen kasuan luzatua geratuko bada ere.

1.– Erakunde Adjudikataria:

a) Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (G.U.F.E.).

b) Espedientearen zenbakia: 8/1998

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskribapena: G.U.F.E.-ko zentroak jaki-elikagaiez hornitzea.

1 Lotea.– Haragia: 55.863.000 PTA

2 Lotea.– Izoztuak: 13.093.000 PTA

3 Lotea.– Frutak eta barazkiak: 30.783.000 PTA

4 Lotea.– Esnekiak: 9.173.000 PTA

5 Lotea.– Arrautzak: 2.763.000 PTA

6 Lotea.– Bestelako elikagaiak: 88.093.000 PTA

7 Lotea.– Hestebeteak: 4.153.000 PTA

8 Lotea.– Arraina: 20.663.000 PTA

9 Lotea.– Ogia: 11.470.000 PTA

Osoko zenbatekoa: Berrehun eta hogeita hamasei milioi berrogeita hamalau mila (236.054.000) pezeta

b) Egiteratu/emateko epea: 1999 ekitaldian zehar (urte 1). 3.– Tramitazioa, prozedimendua eta adjudikatzeko era:

a) Tramitazioa: Ohikoa.

b) Prozedimendua: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

4.– Urteak:

– Ekitaldia: 1999

– Osoko zenbatekoa: 236.054.000 PTA.

5.– Bermeak:

Behin behineko fidantza:

1 Lotea.– Haragia: 1.117.260 PTA

2 Lotea.– Izoztuak: 261.860 PTA

3 Lotea.– Frutak eta barazkiak: 615.660 PTA

4 Lotea.– Esnekiak: 183.460 PTA

5 Lotea.– Arrautzak: 55.260 PTA

6 Lotea.– Bestelako elikagaiak: 1.761.860 PTA

7 Lotea.– Hestebeteak: 83.060 PTA

8 Lotea.– Arraina: 413.260 PTA

8 Lotea.– Ogia: 229.400 PTA

6.– Argibidea:

a) Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen Bulego Nagusietan; Mazarredo zumardia kalea 22, beheko solairua; 48009 - Bilbao: Telefonoa: 94 - 4207801; Faxa: 94-4207655.

b) Agiriak eta argibidea lortzeko epemuga: eskaintzak jasotzeko epemugarena.

7.– Kontratugilearen berariazko betekizunak:

Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak begiratu.

8.– Eskaintzak edo partehartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko epemuga: Lehiaketa Publikoaren iragarkia «Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialean» (EBAO) argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatutako berrogeitahamabigarren (52) eguneko hamabi (12:00) orduak arte».

b) Aurkezteko dokumentazioa: Administrazio Klausula Berezien Pleguetan eta Preskripzio Teknikoetan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (Erregistro Orokorra)

2.– Helbidea: Mazarredo Zumarkalea 22, Beheko Solairua.

3.– Udalerria eta posta kodea: 48009 - Bilbao (Bizkaia).

d) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoeneko epea: Administrazio Publikoetako Kontratuen Legeko 84 eta 90 artikuluetan xedatzen denarekin adostasunean.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Gizarte Urgazpenerako Bizkaiko Erakundea (Batzar Aretoa).

b) Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 22.

c) Udalerria: Bilbao.

d) Data: Administrazio Klausula Berezien Pleguaren arabera. 10.– Bestelako argibideak: Erabiltzeko diren adjudikatzeko irizpideak Baldintza Teknikoen Pleguetan eta ezaugarrien Kuadroan daude.

11.– Iragarkia bidaltzeko data: 1998ko urriaren 6.

Bilbao, 1998ko urriaren 6a.

G.U.F.E.-ko Patronatu Kontseiluko buru gorena,

JOSU BERGARA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala