Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
4758

LEHIAKETA PUBLIKOA, Balmaseda-Zalla alde funtzionaleko zatizko lurralde planaren idazketarako.

Administrazio Publikoetako Kontratuen Legeko 79 artikuluaren betekizunean, aipamenezko Lehiaketa argitaratzen da.

1.– Erakunde adjudikatzailea:

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lehendakaritza Saila); Gran Via, 25, 48009-Bilbao; Telefonoa 944207788, Telefaxa 944207819.

c) Espediente zenbakia: 98/00123.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen azalpena: Balmaseda-Zalla alde funtzionaleko zatizko lurralde planaren idazketa.

b) Banaketa erloka eta kopuruka: ez.

c) Burutzeko tokia: Bizkaia.

d) Egiteratzeko edo emateko epea: 36 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 45.000.000 PTA.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 900.000 PTA.

6.– Dokumentazio eta informazio bideak.

a) 1. atalean ezarritako leku berean.

b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko epea: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak begiratu.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko epea: 1998ko azaroaren 27aren hamabiak (12:00) arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko tokia: 1. atalean ezarritako toki berean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketen onarpena: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak begiratu.

9.– Eskaintzen irekiera:

a) Erakundea: Lehendakaritza Saila (horretarako izendatutako hitzaldi aretoa).

b) Egoitza: Gran Via, 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbao.

d) Data: 1998ko abenduaren 1a.

e) Ordua: Goizeko hamar eta erdiak (10:30).

10.– Bestelako informazioak: adjudikazioa egiteko erabiliko diren irizpideak Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan ageri dira.

11.– Iragarpen gastuak: prentsako iragarkien gastuak adjudikatariaren kontura izango dira BAO, EHAO eta prentsa.

12.– Iragarkia Europar Elkarteen Aldizkari Ofizialera bidaltzeko data: 1998ko urriaren 6a.

Bilbao, 1998ko urriaren 2a.

Lehendakaritza Saileko Foru diputatua,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala