Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4755

ENKANTE PUBLIKOA, Vitoria-Gasteizko Ramón y Cajal kaleko 1-3.ean dagoen etxebizitza bat besterentzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1998ko irailaren 22ko Agindua betez, Vitoria-Gasteizko Ramón y Cajal kaleko 1-3.ean dagoen etxebizitza bat besterentzeko enkante publikorako deialdia argitaratzen da.

OINARRIAK

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedienteari izapideak egingo dizkion bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Telefonoa: 945-188944. Faxa: 945-189018.

c) Espedientearen zenbakia: A2/04/1998.

2.– Enkantearen helburua: erosle bat aukeratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lote hau besterendu dezan: Vitoria-Gasteizko Ramón y Cajal kaleko 1-3.ean dagoen etxebizitza bat, gutxi gorabehera 109,26 m karratu dituena, eta eraikin bereko bigarren sotoan dagoen garajeko partzela bat (60 zkia.).

3.– Esleipena egiteko prozedura: irekia, enkante bidezkoa. 4.– Lehenengo prezioa: 42.500.000 PTA.

5.– Lizitatzaileentzako agiri interesgarriak: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakuako egoitzaren beheko oina, Wellingtongo dukea k., 2, Vitoria-Gasteiz) eskuratu ahal izango dira baldintza juridiko-ekonomikoen plegua, eskaintza eredua eta etxebizitzaren planoa, 9:00etatik 13:00etara, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunean hasi eta eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte.

6.– Bisitak egiteko erregimena: ondasun higiezin horiek ezagutu ahal izateko, interesatuek aurretik ordua har dezakete 945-18 89 44 telefonora deituz.

7.– Eskaintza eredua: baldintzen pleguan ageri dena.

8.– Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta berrogeita bost egun balioduneko epealdia. Amaiera: epearen azken eguneko 13:30ean. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira.

9.– Plikak irekitzea: eskaintzak jendaurrean irekiko dira, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren batzar-gelan, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala