Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4753

ERABAKIA, 1998ko irailaren 29koa,, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, Zenbait Lizentziaturatako Ikasketa planen aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena. Hauexek dira titulaziook: «Kazetaritzan Lizentziatua», «Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua», «Ikusentzuteko Komunikazioan Lizentziatua. Titulazio hauek Unibertsitate Honetako Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean Irakasten dira.

1994ko maiatzaren 5ean Unibertsitateko Gobernu Batzarrak honako titulazioetako ikasketa-planak onartu zituen: «Kazetaritzan Lizentziatua», «Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua», «Ikusentzuteko Komunikazioan Lizentziatua. Horien guztien lehen zikloa komuna da. 1995eko irailaren 6ko Erabakiaren bidez homologatu zuen Unibertsitateen Kontseiluko Batzorde Akademikoak «Kazetaritzan Lizentziatua» titulazioaren ikasketa-plana; «Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua» eta «Ikusentzuteko Komunikazioan Lizentziatua titulazioen ikasketa-planak aipaturiko batzordearen 1995eko uztailaren 14ko erabakien bidez homologatu ziren.

1996ko uztailaren 15ean Unibertsitateko Gobernu Batzarrak hiru lizentziaturetan aldaketa hau egitea onartu zuen: bigarren zikloetara sartzeko aldez aurreko baldintzak aldatzea. Eta Unibertsitateen Kontseiluko Batzorde Akademikoak homologatu egin zuen aipaturiko aldaketa 1996ko abenduaren 17an.

1997ko uztailaren 22an Unibertsitateko Gobernu Batzarrak aipaturiko ikasketa-planetan aldaketa hau egitea onartu zuen: hiru lizentziaturetan irakasten den Kazetaritza-Diseinuaren Printzipioakî hautazko irakasgaiaren izena aldatzea. Aurrerantzean Kazetaritza-Diseinurako Sarrera deituko da.

Eta Unibertsitateen Kontseiluko Batzorde Akademikoak homologatu egin zuen aipaturiko aldaketa 1997ko abenduaren 17an.

Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko «Estatuko Buletin Ofiziala»), eta 1992ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2. artikuluari jarraiki (abenduaren 23ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»), Universidad del PaÌs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Hori guztia kontuan harturik,

Errektorego honek erabaki du argindua ematea, Unibertsitateen Kontseiluko Batzorde Akademikoaren 1997ko abenduaren 17ko Erabakia argitaratua izan dadin. Haren bitartez zenbait titulaziotako ikasketa-planetan egindako aldaketak homologatzen dira, goian esandakoaren arabera. Hauexek dira titulaziook: Kazetaritzan Lizentziatua (1995eko urriaren 6ko eta 1997ko martxoaren 24ko Estatuko Buletin Ofiziala), Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua, Ikusentzuteko Komunikazioan Lizentziatua (1995eko abuztuaren 31ko eta 1997ko martxoaren 24ko Estatuko Buletin Ofiziala). Horiek guztiak unibertsitate honetako Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean irakasten dira.

Leioa, 1998ko irailaren 29a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala