Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
4749

AGINDUA, 1998ko urriaren 13koa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuarena, kontsumitzaileen erakundeentzako 1998ko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak kontsumitzaileen erakundeentzako 1998ko dirulaguntzen onuradunak proposatzeko epaimahaiko kideak izendatu zituen 1998ko ekainaren 19an. Dirulaguntza horiek 1998ko martxoaren 3ko agindu batez (martxoaren 23ko EHAA, 55 zk.) arautu ziren. <P ALIGN="JUSTIFY">

Dirulaguntza horiek esleitzeko eskumena Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sabilburuari esleitu zion arau horretako seigarren atalak (6. atala).

Dirulaguntzak esleitzeko proposamena, epaimahaiak 1998ko irailaren 18ko batzarrean egin eta igorritakoa, ikusi da. Proposamen horretan, mantenimendurako 27.657.352 PTA onartu dira eta ekintzetarako 17.583.156 PTA. Horiek horrela, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Hemeretzi milioi ehun eta hogeita hamazortzi mila eta bostehun (19.138.500) pezeta ematea Unión de Consumidores de Euskadi (UCE) erakundearen zentro eta zerbitzuak mantentzeko eta horietako azpiegiturako gainerako gastuetarako.

Bigarrena.– Hamabi milioi hirurehun eta zortzi mila berrehun eta bederatzi (12.308.209) pezeta ematea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak informatu, prestatu eta hezteko programak burutzeko; ondasun eta zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak edo azterlanak egiteko; eta kontsumitzaileen eskubideak defendatzearen inguraun, kontsumitzaileentzat interesgarriak diren argitalpenak argitaratu eta hedatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1988ko urriaren 13a.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

BELEN GREAVES BADILLO.


Azterketa dokumentala