Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4745

ERABAKIA, 1998ko urriaren 8koa, Arrantza zuzendariarena, Euskal Herriko oinezko itsaskilarien errolda argitaratzen duena.

Itsasoko baliabideak zaindu eta babestea, eta berezko itsaski-multzoak behar bezala kudeatzea da itsaski-bilketaren antolamenduari eta itsaskilarien erroldan inskribatzeko baldintzei buruzko arauen helburua, kontrolik gabeko bilketak arriskuan jar bailitzake itsaski espezieen garapena eta itsas ekosistema bera.

Helburu horiek lortzeko, baimen edo lizentzia sistema bat antolatu da, itsaski-bilketa ohiko jarduera profesionaltzat duten eta errolda jakin batean dauden pertsonentzat. Pertsona horiek altan egon behar dute itsasoko Gizarte Segurantzaren araubidean, eta konpromisoa hartuko dute harrapaketa eta salmenten berri emateko haien egoitzaren kokalekuan dagoen arrantzale kofradiari. Era berean, eta xede horiek erdiesteko, beharrezkotzat hartu da itsaskiak biltzen aritzen diren pertsonak eta jarduera horretan erabiltzen diren eskuarteak kontrolatzeko sistema ezartzea.

Aurrekoan oinarriturik, Euskal Herriko itsaskilarien errolda argitaratzea, eta aurrerantzeko aldaketak kontutan hartu eta urtean-urtean eguneratzea erabaki zuen Arrantza zuzendariak 1990eko urtarrilaren 17ko Erabakiaren bitartez.

Hala eta guztiz ere, aurreko urteetan egin beharreko aldaketak ez dira egin, eta, beraz, beharrezkoa da errolda hori eguneratzea, asko baitira arestian gertatutako aldaketak. Hortaz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko oinezko itsaskilarien egungo errolda argitaratzea, apirilaren 12ko 122/1988 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Bigarrena.– Baimendutako pertsonek (I. eranskineko zerrendan agertzen dira) ohiko jardueratzat izan behar dute itsaski-bilketa, eta era profesionalean jardun behar dute. Horrez gain, harrapaketa eta salmenten produktuaren berri eman behar diote haien egoitzaren kokalekuan dagoen arrantzale kofradiari, hau da, inskribatzeko eskabidea egin duten arrantzale kofradiari.

Hirugarrena.– Baimena eskuratzeko eta itsaskilarien erroldan inskribatzeko eskabideak urtean urteko lehenengo bi hilabeteen barruan aurkeztuko dira. Edonola ere, itsaski espezieen populazioen egoerari eta espezie horien stocken oreka mantentzeko egin behar den arrantza-ahaleginari buruzko txosten tekniko eta biologikoen menpean egongo da baimena eskuratu eta erroldan inskribatzeko aukera.

Laugarrena.– Errolda urtean-urtean berrikusiko da, egin beharreko aldaketa edo egunerapenak egiteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Arau hau urra badadi, zehapen espedientea ireki daiteke, itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Seigarrena.– 1990eko urtarrilaren 17ko Erabakia ondoriorik gabe geratuko da oinezko itsaskilarien erroldari dagokionez. Interesatuek hilabeteko epea daukate bidezkotzat hartzen dituzten alegazio edo erreklamazioak azaltzeko, honako Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 8a.

Arrantza zuzendaria, ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

OINEZKO ITSASKILARIEN ERROLDA / CENSO DE MARISCADORES A PIE

IZEN-DEITURAK NAN

APELLIDOS Y NOMBRE DNI

Abaroa Murua, M.ª Iciar 72.166.451-H

Alonso Ramos, Adoración 15.323.967-X

Aranguena Arratíbel, M.ª Esperanza 14.172.730-S

Arredondo Erkoreka, Iñaki 14.548.553-H

Badiola Badiola, José Ignacio 14.853.125

Badiola Montano, Doroteo 14.907.248-M

Badiola Montano, José Ignacio 72.165.802

Badiola Montano, Juan José 72.238.349-H

Badiola Montano, Luis Mariano 14.906.337-Z

Hormaechea Hormaechea, M.ª Carmen 14.230.149-

Hormaechea Irazabal, Rosario 72.170.185-A

Garro Herrero, José Antonio 14.852.484

La Huerta Diez, Concha 16.766.788-H

Learreta Abio, José Luis 14.936.024

Learreta Legarreta, M.ª Antonia 14.523.535

Malax-Echevarría Ortiz, Luis 14.529.620-Z

Mintegui Ormaechea, Rosa María 72.236.411

Monasterio Astragala, Miguel Esteban 72.170.367-R

Olazabal Estecha, Ignacio 14.884.206-D

Oleaga Aduriz, Asunción 14.523.317-J

Rodriguez Gorjón, Oscar 15.255.513-G

Ruiz Arano, Leoncio 30.568.936-G

Salazar Moya, Salazar 32.004.031-Z

Santiago Tellechea, Gregorio 30.751.486-R

Ugarte Basterrechea, M.ª Asunción 14.875.357

Zarobe Alonso, Ignacio 30.605.463-F

Zorrozua Basterrerrechea, M.ª Jesús 72.236.812-E


Azterketa dokumentala