Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4744

ERABAKIA, 1998ko urriaren 9koa, Hezkuntza sailburuordearena, 1998ko udan IRALE programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazteko dena.

IRALE programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. idazatian: Hezkuntza Sailordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean IRALE programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuaren 1998ko ekainaren 30eko Aginduak (EHAA, 1998ko uztailaren 23koa) 1998ko udarako eta 1998-99 ikasturterako IRALE programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ekitaldiak jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Eranskin gisa zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok IRALE programaren 1998 udako klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

ARABA

Aguraingo Euskaltegia AEK (Agurain)

Aixkiria euskaltegia AEK (Vitoria-Gasteiz)

Amurrioko Euskaltegia AEK (Amurrio)

Gasteiz Adur euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Gasteizko euskaltegia AEK (Vitoria-Gasteiz)

Hegoalde euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Laudioko euskaltegia AEK(Llodio)

Laudioko udal euskaltegia (Llodio)

Pinto-Aratz euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zaldiaran euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

BIZKAIA

Abarrak euskaltegia AEK (Durango)

Aita Villasante udal euskaltegia (Gernika-Lumo)

Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano)

Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga)

Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia (Amorebieta-Etxano)

Barakaldoko euskal eskola AEK (Barakaldo)

Barakaldoko euskara udal Erakundeak (Barakaldo)

Barandiaran euskaltegia AEK (Galdakao)

Basauriko udal euskaltegia (Basauri)

Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbao)

Bilboko Labayru Ikastegia (Bilbao)

Bizkaiko AEK (Bilbao)

Bolintxu euskaltegia AEK (Basauri)

Durangoko udal euskaltegia (Durango)

Elorrioko Abizari AEK (Elorrio)

Enkarterrietako AEK euskaltegia (Zalla)

Ermuko Kaltxango AEK (Ermua)

Ermuko Udal Euskaltegia (Ermua)

Etxebarriko udal euskaltegia (Etxebarri-Doneztebeko Elizatea)

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbao)

Gabriel Aresti-Txerren (Bilbao)

Galdakaoko udal euskaltegia (Galdakao)

Ganbara euskaltegia AEK (Getxo)

Gernikako AEK Euskaltegia (Gernika-Lumo)

Getxoko udal euskaltegia (Getxo)

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo)

Gurutzetako euskal eskola AEK (Barakaldo)

J.A. Agirre euskaltegia (Getxo)

Jentilbaso Euskaltegia AEK (Plentzia-Gorliz)

J.M. Zabala euskaltegia (Bilbao)

Lamia euskaltegia AEK (Leioa)

Lauaxeta euskaltegia (Getxo)

Leioako udal euskaltegia (Leioa)

Lizardi euskaltegia AEK (Bilbao)

Mikelats Euskaltegia (Bilbao)

Mikoleta-Abando AEK euskaltegia (Bilbao)

Muskizko udal euskaltegia (Muskiz)

Nikola euskaltegia AEK (Sopelana)

Ondarruko AEK (Ondarroa)

Portugaleteko udal euskaltegia (Portugalete)

R.M. Azkue euskaltegia AEK (Bilbao)

Santurtziko euskaltegia AEK (Santurtzi)

Santurtziko udal euskaltegia (Santurtzi)

Santutxu AEK euskal eskola (Bilbao)

Sestaoko euskaltegia AEK (Sestao)

Sestaoko udal euskaltegia (Sestao)

Sopelako udal euskaltegia (Sopela)

Trapagako AEK Solas Eusk. (Valle de Trápaga-Trapagaran)

Trapagarango Udal Euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran) Txepetxa euskaltegia AEK (Derio)

Txorierriko Udal euskaltegia (Derio)

Udako Euskal Unibertsitatea (Bilbao)

Ulibarri euskaltegia (Bilbao)

Xaribari euskaltegia AEK (Portugalete)

Zornotzako gau-eskola AEK (Amorebieta-Etxano)

GIPUZKOA

Aitzol Udal Euskaltegia (Tolosa)

Altza euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Amara Berri AEK (Donostia-San Sebastián)

Andoaingo euskaltegia AEK (Andoain)

Arramele AEK euskaltegia (Tolosa)

Arrasateko Udal Euskaltegia (Arrasate)

Astigarragako AEK (Astigarraga)

Azpeitiko AEK (Azpeitia)

Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia)

Azpil AEK (Donostia-San Sebastián)

Beasaingo Goiztiri euskaltegia (Beasain)

Beasaingo Udal Euskaltegia (Beasain)

Beraungo Ostarte AEK (Rentería)

Bergarako Akulu AEK (Bergara)

Bergarako udal euskaltegia (Bergara)

Billabonako AEK (Villabona)

Bisasti euskaltegia AEK (Zumarraga)

DEBABE udal euskaltegien mankomunitatea. (Elgoibar)

Eibarko euskaltegia AEK (Eibar)

Eibarko udal euskaltegia (Eibar)

Elgoibarko euskal eskola AEK (Elgoibar)

Erdu AEK euskaltegia (Arrasate)

Errenteriako Udal euskaltegia (Rentería)

Gipuzkoako AEK (Donostia-San Sebastián)

Hernaniko euskaltegia AEK (Hernani)

Hernaniko udal euskaltegia (Hernani)

Herri Jakintza euskaltegia (Irun)

Hitzez Euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Hondarribiko Udal Euskaltegia (Hondarribia)

Ilazki euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Intxaurrondoko AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Intxixu AEK (Oiartzun)

Irrintzi AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Irungo euskal eskola AEK (Irun)

Irungo udal euskaltegia (Irun)

Kuluxka euskaltegia (Rentería)

Lasarte-Oriako udal euskaltegia (Lasarte-Oria)

Lasarteko euskal eskola AEK (Lasarte-Oria)

Legazpi 6 euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Legazpiko Udal Euskaltegia (Legazpi)

Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Monpas euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Oñatiko Udal euskaltegia (Oñati)

Ordiziako Goiztiri euskaltegia AEK (Ordizia)

Oroitzene euskaltegia AEK (Lezo)

Pasaiako Udal Euskaltegia (Pasaia)

Rikardo Arregi euskaltegia AEK (Donostia-San Sebastián)

Soraluzeko euskal eskola AEK (Soraluze-Placencia de las Armas)

Tene euskaltegia AEK (Deba)

Trintxerpeko euskaltegia AEK (Pasaia)

Txirrita euskaltegia AEK (Rentería)

Urrats euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia (Urretxu)

Urumea euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Usurbilgo Etumeta euskaltegia (Usurbil)

Xenpelar euskaltegia AEK (Rentería)

Xirimiri AEK (Donostia-San Sebastián)

Zarauzko euskaltegia AEK (Zarautz)

Zarauzko udal euskaltegia (Zarautz)

Zumaiako euskal eskola AEK (Zumaia)

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Erabaki honen aurka interesatuak errekurtso arrunta jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 9a.

Hezkuntza sailburuordea,

ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGUI.


Azterketa dokumentala