Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4742

AGINDUA, 1998ko urriaren 8koa, Hezkuntza sailburuarena, 1997-98 ikasturteko Karmele Alzueta Sariaren kontzesioa erabakitzen duena.

1998ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (1998ko uztailaren 14ko EHAA) egindako 1997-98 ikasturterako Karmele Alzueta Sarirako deialdiarekin bat etorriz, Hautaketa-Batzordearen proposamenez, Hezkuntza sailburu honek

ERABAKI DU:

1. atala.– Karmele Alzueta Saria Portugaleteko Ruperto Medina LHIri ematea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, doakienek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala