Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4738

ERABAKIA, 1998ko urriaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Jaime Alfonso Gil Lozano jauna, «Estomatologia» jakintza-arloko Unibertsitateko Katedraduna izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1997ko apirilaren 25eko (maiatzaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko apirilaren 25eko (maiatzaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Katedradunaren plaza bat betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1998ko maiatzaren 28ko (apirilaren 19ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko, Unibertsitateko Katedraduna izendatzea erabaki du: Jaime Alfonso Gil Lozano, NAN-zkia. 14.911.076, Jakintza-arloa: Estomatologia. Saila: Estomatologia.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioa, 1998ko urriaren 2a.

Errektorea,

E.E. (96-11-5eko Erabakia)

Irakasleen errektoreordea,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala