Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4698

EDIKTUA, 1998ko irailaren 30ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendariarena. Ediktu honen bidez, 98.0052.01.02.01.03 errekurtsoari buruz hartutako erabakia jakinarazten zaio «Erne Gestora de Inversion y Servicios, S.A.» enpresari.

Nik, Luis M.ª Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendari naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako ordezkariak berrogeita hamar mila eta ehun pezetako (50.100 PTA) isuna ezarri zion «Erne Gestora de Inversion Y Servicios, S.A.» enpresari, honako atal hauek hausteagatik: 2371/93 Errege Dekretuaren 9.1 atala, eta 1995-3-24ko 1/95 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 atala. Horiek horrela, «Erne Gestora de Inversion y Servicios, S.A.» enpresak 98.0052.01.02.01.03. errekurtsoa aurkeztu zion Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari. Errekurtsoari dagokion espedientea amaiturik, errekurtsoa ez onartzea erabaki dut, eta, gainera, Arabako ordezkariak ezarritako zehapena berresten dut. Nolanahi ere, ezin izan diogu enpresari erabakia jakinarazi, ezagutzen genuen azken helbidera (San Prudentzio kalea, 29-3.a, 01005 Vitoria-Gasteiz) jo dugun arren. Hortaz, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 atalean ezarritako moduan jakinarazten dugu erabakia. Aipatu enpresari ohartarazten diogu erabaki horrek administrazio-bidea amaitzen duela; beraz, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenaren 1956ko abenduaren 27ko Legearen 58. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki (martxoaren 17ko 10/1973 Legeaz aldatu zen lege hori), Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, erabakia jakinarazten den egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Errekurtsoa jarri aurretik, ediktu hau eman duen organoa jakinaren gainean jarri behar da, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean ezarritakoa betez.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ala ez, enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du, erabakia jakinarazten den egunetik hasi eta 15 egun balioduneko epean, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako lurralde ordezkaritzaren baimendutako sarrera-kontuan (Banco Bilbao-Vizcayak Vitoria-Gasteizen duen bulego nagusian, 23.200-6 kontuan). Dirua sartzerakoan, espedientearen zenbakia behar da.

Enpresak epe horretan dirua sartzen ez badu, premiamenduzko administrazio-bideari ekingo zaio zehapena kobratzeko, uztailaren 10eko 1860/1975 Dekretuko 5. atalean ezarritakoa betez, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Enpresak horren guztiaren berri izan dezan, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 atalean ezarritako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 30a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala