Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4697

EDIKTUA, 1998ko irailaren 30ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena. Ediktu honen bidez, 97.0238.20.03.01.03 zenbakia duen errekurtsoari buruz hartutako erabakia jakinarazten zaio «Jose Luis Heras Martín» enpresari.

Nik, Luis Mari Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendari naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak erabaki bat eman zuen, 1997ko urriaren 10ean, 95.0195.20.01.01.03. zehapen-espedienteari buruz, eta, erabaki horren bidez, 600.000 (seiehun mila) pezetako zehapena ezarri zion «José Luis Heras Martín» enpresari. José Luis Heras Martín jaunak, izen bereko enpresaren izenean eta ordezkari moduan, 97.0238.20.03.01.03 errekurtsoa jarri zuenez erabaki horren kontra, errekurtso hori ebatzi eta ez tramitatzea erabaki dugu, enpresak errekurtsoa epez kanpo aurkeztu duelako (Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean dago ezarrita errekurtsoa aurkezteko epea), eta, horrenbestez, Lan eta Gizarte Segurantzaren zuzendariaren erabakia behin betiko bihurtu delako. Nolanahi ere, ez dugu aipatu enpresari horren guztiaren berri ematerik izan, ezagutzen genuen azken helbidera (Julian Gayarre, 6.a Irun) jo dugun arren. Hortaz, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 atalean ezarritakoa aplikatzen dugu (Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzkoa da lege hori), eta enpresari honako hau ohartarazten diogu: Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen 1956ko abenduaren 27ko Legearen 58. atalean eta hurrengoetan xedatutakoa betez (martxoaren 17ko 10/1973 Legeaz aldatu zen lege hori), EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko eskubidea dauka. Errekurtsoa jartzeko epea 2 hilabetekoa izango da, erabakia jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ala ez, enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du, erabakia jakinarazten denetik hasi eta 15 egun balioduneko epean, Lan Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkaritzaren baimendutako sarrera-kontuan (Gipuzkoa Donostia Kutxa 278.651/5-001 kontuan). Dirua sartzerakoan, espedientearen zenbakia adierazi behar da.

Enpresak epe horretan dirua sartzen ez badu, premiamenduzko administrazio-bideari ekingo zaio zehapena kobratzeko, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 30a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala