Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4690

265/1998 DEKRETUA, urriaren 6koa, Sondikako Udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, «La Olako (Sondika) Asua ibaia mozteko eraikuntza proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

«La Olako (Sondika) Asua ibaia mozteko eraikuntza proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Sondikako Udalak 1998ko maiatzaren 18an hartutako akordioz, Jaurtze Batzordeak aztertu ondoren. Bilkura berean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea erabaki zen, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait arrazoibide-idazki aurkeztu ziren eta administrazio espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren idazkiok.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adierazi baitute.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arazo hauek konpontzeko:

Sondikako Udalak, udalerriko Planeamendurako Arau Subsidiarioetan ohartemandakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Herrilan Sailari aipatutako eraikuntza proiektua idazteko eskatu eta lortu egin zuen.

Egin beharrekotzat jotzen dira bertan jasotako lanak, Asua ibaia bideratzeko planean ohartemanak, ibaiak gaur egun duen kurba handiaren ondorioz inguruko finkak eta etxebizitzak urez betetzen baitira bai eta ibaian behera ere euri askorik egiten ez badu ere.

Proiektu honen xedea zera da: landa-etxebizitzak eta, ondorioz, laboreak dauden eremu garrantzitsu horretan arazoa konpontzea.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalak dioenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, baldin eta nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen baditu: ihardute unitate osoak, lurraldearen hirigintza antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta, hala badagokio, hiri lurrean egin beharreko banakako egintzak. Lege horren 26.2 atalari jarraituz, halaber, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion Jaurlaritzaren Kontseiluari horretarako proposamena aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urriaren 6an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «La Olako (Sondika) Asua ibaia mozteko eraikuntza proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Sondikako Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro

sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala