Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1998ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4679

ERABAKIA, 1998ko urriaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen librearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat hutsik dagoenez, Errektoreordetza honek erabaki du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen librearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Erabakiaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (erabaki hori unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalei eta eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa da, eta 1997ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoaz bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute erabaki honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– eskariak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskariok errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu (Leioako Campuseko Errektoregoaren Eraikina, eta Arabako eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzak).

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiatzaileek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– idazkiarekin batera, eskatzaileak curriculum vitae-a aurkeztu beharko du, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Funtzionarioaren titulua.

c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak. Titulu akademikoak eta funtzionario-titulua erkatuta aurkeztu behar dira.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitarapen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean. Horretarako bi hilabeteko epea izango da, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 1998ko urriaren 1a.

Gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.

ERANSKINA

– Izena: dekano/zuzendariaren idazkaria.

– Eskala: administrazio zuzentzailea.

– Taldea: D.

– Hornidura: 1.

– Maila: 17

– Hizkuntz eskakizuna: 2.a, derrigortasun-datarik gabe.

– Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– UPV / EHUko karrerako funtzionarioa izatea, D taldekoa, administrazio laguntzaileen eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden UPV / EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.


Azterketa dokumentala