Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4632

IRAGARPENA, irailaren 23ko 641/1998 Foru Aginduarena, Llodioko Hiri-Antolaketarako Plan Nagusiko ZI1 (Arlasa) Zonako Barne Erreformarako Egitasmo Bereziaren espedienteari dagokiona.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lehen aipatutako foru agindua eman du. Aginduak duen xedatze-zatia argitaratzen da ondoren:

«Lehenengoa.– Llodioko Hiri-Antolaketarako Plan Nagusiko ZI1 (Arlasa) Zonako Barne Erreformarako Egitasmo Berezia behin betiko onartzea. Plan hori Antian, S.A.k sustatu du, udalerri horretako udalak zehaztutakoari jarraituz.

Bigarrena.– Behin-behineko onarpena ematean adierazitako akatsak ez dira funtsezkoak; horregatik, ez da beharrezkoa espedientea berriro jendaurrean jartzea. Beraz, akatsak zuzendutakoan Foru Aldundira igorriko da espedientea 15 eguneko epean, betearazpen-indarra eman, izapidetu eta argitaratzearren.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean erabaki hau argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak bere 110.3 atalean dioenez, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.

Hirigintza, Arkitektura

eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala